CAF jaitsi zaitez Israelen apartheidaren trenetik!
CAF jaitsi zaitez Israelen apartheidaren trenetik! –
Larunbatean, Ordiziako Barrena jauregian, Euskal Herriko BDZ mugimenduak CAF enpresari giza eskubideak errespetatuz nazioarteko legeria bete eta Jerusalemgo Tren Arina (JTA) ez eraikitzeko eskaera luzatu zion.
Manifestua Euskal Herriko 70 erakundek baino gehiago sinatu dute. Tartean daude Euskal Herriko sindikatu, alderdi politiko eta gizarte eragile asko eta asko. Gaur euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz eta ingelesez argitaratu dugun manifestuak herri palestinarrak sufrituko dituen eraginak azaltzen ditu.
Manifestua jendartean aurkeztearekin bat Hala Bedik egindako dokumentalaren laburpena ere proiektatu da. Dokumental honetan argi erakutsi nahi da tranbiaren proiektuak nola eragingo dien palestinarrei Zisjordania eta Ekialdeko Jerusalem kolonia ilegalekin lotzean.
CAF eta Shapir eraikuntza enpresa israeldarrak elkarrekin sortutako kontsortzioak 2019an eskuratu zuen tranbia luzatzeko lana. Lanak esleitu aurretik, ordea, nazioartean garratzi handia duten gainontzeko enpresek uko egin zioten lehiaketari. Hauetako batzuk palestinarrekiko giza eskubideen urraketarekiko larritasuna aipatu zuten. Eta duela aste pare bat Nazio Batuen Erakundeak Palestinako lurren okupazio ilegalaren konplize diren zerrendan agertu zen CAFen kide den Shapir enpresa.
Manifestuak, bidenabar, Veolia enpresari gertatutakoa birgogoratu nahi izan du. Frantziako enpresa honek tranbia honen ernamuinaren lehen fasea eraikitzeko lehiaketa irabazi zuen baina, 2015ean, nazioarteko boikot kanpaina medio 20 mila milioi € galduta proiektuarekin jarraitzeari uko egin behar izan zion.
Gainera, ezin da alde batera utzi CAFek berak duen jokabide etikoaren arabera “giza eskubideak eta askatasuna bermatzea” beharrezko ikusten duela lanak egiten dituen toki orotan.
Manifestuaren irakurketekin amaitu ondoren kanpainari babesa emateko argazkia atera dute bertaratutako lagunek barrena jauregia apaintzen zuen bandera palestinar erraldoiaren babesean.
Kanpaina honek herri palestinarrak bultzatutako nazioarteko BDZ (Boikot, Desinbertsio eta Zigorren) kanpainaren babesa izango du.
Eguneratutako sinatzaileen zerrenda ordena alfabetikoz: https://labur.eus/eaudeCAFzerrenda
Argazki honetan gehien gustatzen zaidana ikurriña ez dela agertzen da. Badirudi eboluzio apur bat badagoela.
Palestinaren lurrez hitz egitean betiko duda bat sortzen zait. Non zen Palestrina gaur egun ezgutzen dugun Israel sortu baino lehen?
Besteik zer dela eta horren besteko gorrotoa ekialde urbilean dauden lurren %1 ere betetzen ez duen eta inguruan dagoen herrialde demokratikoenari?
Noiz entzungo dugu kritikarik hemen Palestinaren demokraziari buruz?
Agur bat