Burgotar aita-semeak eta estatus politiko berria
Burgotar aita-semeak eta estatus politiko berria –
Jaime Ignazio del Burgo euskaldunon hiri buruzagi Iruñean jaio zen 1942an -J.M. Torrealdairen adinkide-; Jaime del Burgo Torres historialari frankistaren semea da, eta dakizuenez, EAErentzat estatus politiko berria idazteko adituen batzordeko kide, PP alderdiak izendatua. Bere karrera politiko luzean honako alderdi hauetan ibilia: UCD, UPN eta PP alderdian, 2008tik hona. Adituen batzordeko kide gisa, elkarrizketa asko egin dizkiote. 2019ko abenduaren 6an, Diario Vasco-k egindakoan, honela zioen: “El único aspecto positivo es que el fracaso es en sí mismo un éxito del constitucionalismo y del verdadero foralismo histórico, que se resiste a convertirse en el hombro congelado de la Comunidad.(…) ahora nos dicen que los derechos históricos legitiman el derecho a decidir, que es sinónimo de derecho a la autodeterminación. Pero para ello cometen un solemne contrafuero al arrebatar la titularidad de los derechos históricos a los territorios forales de Álava, Gipuzkoa y Bizkaia, que son sus legítimos propietarios. Antes las tropelías antiforales venían del Estado centralista. Si el contubernio PNV-Bildu sale adelante, las protagonizarán las instituciones comunes de Euskadi”.
Dagoeneko lasai egongo da Nafarroa foralista-espainolistaren ordezkari behinenetakoa dena, aurrerago azalduko dugun bezala.
Floren Aoizek El retorno de lo reprimido. Notas para una biografía a mala leche de Jaime Ignacio del Burgo biografian dioenez (Tres tristes trileros. Txalaparta. 2016. 125-230), XIX. mendean, indarrean egondako binomio ideologikoak (zentralismo-foralismoa, tradizio-liberalismoa, errege legitimoa-errege ilegitimoa) aldez beste iraulkatu ziren XX. mendeko lehen bi hamarkadetan, eta ardatz ideologiko berriak ezarri ziren: Espainia versus komunismoa eta separatismoa (anti-Espainia). Egungo egunean ere nafar elite ekonomiko-politikoetan indarrean dirauten dikotomia horien alde eurentzat positiboan, Espainiak ordena, jabetza, hierarkia sozialak, patriarkatua eta erlijio katolikoaren nagusitasuna sinbolizatzen ditu, haren irakurketa erreakzionarioenean, eta Elizaren paper gailena, halaber. Horren guztiaren jarraitzaile abantailatua da Jaime Ignazio del Burgo.
Haren aita Jaime del Burgo Torres, hura ere Iruñean jaioa, eta karlista, baina karlismotik tradizionalismo frankistara igaroa, gazterik hasi zen nabarmentzen Agrupación Escolar Tradizionalistan (AET), eta izen bereko aldizkarian: “Seamos hombres y sepamos vengar al caído; aunque sea haciendo poner para todo un año a los socialistas crespones de luto en sus centros. Porque contra esos cualquier procedimiento que se utilice es bueno: la bomba, el puñal y el incendio (Esparza, 2007)” (Tres tristes trileros. 137or.).
Egia da hau guztia ongi ulertzeko bere testuinguruan jarri behar dela -1934koa da, 22 urte zituela idatzia; ez dakit Urriko Iraultzaren ondokoak ala aurrekoak diren-, eta guk hemen lekurik ez daukagula, baina, testuinguruak testuinguru, 1936koa iragartzen dute. Hona beste iritzi bat, Jaime del Burgok 36ko gerra aurretik jada jokatutako rol garrantzitsuari buruzkoa: “Los representantes más radicales de este intento de reacomodación del carlismo al vocabulario y los objetivos defendidos por los movimientos fascistas fueron los jóvenes estudiantes navarros. Desde el 26 de enero de 1934, Jaime del Burgo simultaneó sus tareas de organización paramilitar de la juventud tradicionalista pamplonesa con la publicación de la revista A.E.T., desde donde se llamó francamente a la revolución social en contra del parecer de los líderes carlistas más ortodoxos (González y Aróstegui, 1994) (Tres tristres trileros, 138or.). J.M. Torrealdaik oraindik orain plazaratutako liburuan, frankismo guztian zentsura gotorra ezartzeaz arduratu ziren ordezkari probintzial gailenenak izendatu dizkigu, eta Nafarroatik, Jaime del Burgo Torres huraxe (De la hoguera al lápiz rojo. 2019.119or.).
Idatzi-zati adierazgarri horiek aldatu ondotik, bi ohar. Bata, jakina, semeak ez du aitaren hobenen edo merezimenduen errurik edo bertuterik -Aoizek aitortzen du aitona erreketea izan zuela-, baina Jaime Ignazioren kasuan, Aoizek frogatu du aitaren seme duina izan dela Jaime Ignacio, frankismo garaian hasita, aitaren uberan eta hark utzitako herentziaz harro-harro gaurdaino, beti ekialdeko eta mendebaldeko euskaldun penintsularrok elkarrengandik bereizten eta etsaitzen, eta beti demokraziaren aurka, Nafarroako Foru Hobekuntzari buruzko erreferendumaren aurka, eta nafar izatea eta espainol izatea biga ez baizik eta bat dela defendatzen eta goresten; nazio bakarra espainola eta nafarra haren aldaera bat, eta, noski, rol horixe jokatu du adituen batzordean ere, bere ibilbide politikoarekin era-erara. Bigarren oharra da karlismo tradizionalista, jakina denez baina gogora ekartzea merezi duenez, Nafarroatik beste euskal lurraldeetara iragan zen, eta, esaterako, frontetik kanpo erailak Nafarroa Garaian hiru milatik gora izan baziren, Gipuzkoan eta Bizkaian milatik gora izan ziren, eta Araban ere ehunka; faxismoa ez da Nafarroan bakarrik loratu.
Baina, jakina, euskal historia penintsularrari errepaso labur-laburra eman ondotik, egungo egunera etorririk, Jaime Ignazio del Burgoren posizioaren jakitun -ehun urteko historia jakin baten ordezkari abantailatua, euskaldunon autogorroto eta alienazioaren ikur-, nola ikusi du hark PSEren ordezkaria delako adituen batzorde horretan? Bere kideko ikusi du kasik, hots, askoz ere hurbilago bere posizioetatik EAJren posizioetatik baino: “El comisionado por el PSE no comparte la definición de Euskadi como nación; propone que no haya ninguna referencia a Navarra en el título preliminar y, en concreto, en el artículo referido al territorio; sostiene que el País Vasco es una Comunidad Autónoma; no admite la existencia de una Comisión Mixta del Concierto Político; rechaza que los conflictos con el Estado se resuelvan al margen de los procedimientos constitucionales en una Junta Arbitral; no acepta que el Parlamento Vasco pueda convocar un referéndum y, sobre todo, pide la eliminación de la disposición sobre el derecho a decidir”.
Orduan, galdera berez bezala dator, %80an bat etorri omen dira EAJ-PSE-Podemos, baina zein da %80 horren eduki kualitatiboa, beste %20ko desadostasun horietan, eduki hain axola handikoak baldin badaude, Jaime Ignaziok azti eta azerikiro aditzera eman bezala? Lasai egoteko moduan da iruinseme “basko” nafar-espainola.
Burgotarren aitabitxi intelektual axola handiko bat Victor Pradera iruinsemea izan zen (jatorria Etxalar edo Lesakako Endara auzoan zuen, eta euskalduna omen zen). 1917an, Cambó politikari katalana Euskal Herrira etortzean, harekin debate publikoa egin nahi izan zuen buruz buru, euskal nazionalismoaren errua katalanei egozteko, baina hitzaldia idaztearekin etsi behar izan zuen: “Regionalismo y nacionalismo”. Erregionalismoaren alde, eta nazionalismoaren aurka. 1921ean, “Por Navarra para España” hitzaldian, era honetako mezuak zabaldu zituen: “Todo lo que sea separar lo foral de lo español es un absurdo histórico y filosófico. Por eso no se puede hablar de España sin hablar de Navarra, ni de Navarra sin hablar de España. Si, pues, los elementos de orden no se unen contra la Revolución, si los patriotas no se juntan para barrer el nacionalismo, Navarra está perdida”. Eta, 1931n, euskal lau lurralde penintsularreko estatutuaren eztabaidan: “En el Estatuto no está Dios; lo confiesan ustedes. En el estatuto no están los Fueros; lo reconocen ustedes. Entonces, ¿qué queda del lema? Lo que no es Dios ni Fueros: ¡Euzkadi! La miserable intrusa que ha dividido irremediablemente a los vascos, la que intenta asesinar alevosamente los Fueros venerados”. Gerra hastean, Donostian zegoen. Ondarretako kartzelara eraman eta han fusilatu zuten 1936ko irailaren 6an, seme Javier-ekin batera. Francok 1945ean: “Este espíritu unitario de Pradera, este españolismo que llena su vida, sus esfuerzos por incrementar la dimensión y el contenido filosófico del Tradicionalismo, triunfaron en su Navarra, tan querida, en vísperas del Alzamiento”. Eta Sánchez Prietok (1994): “El espíritu de Pradera, su criterio histórico, es el que va a animar la memoria histórica navarra, el lugar de Navarra en la historia española, de la escuela franquista.”