Bruselako adierazpenak zioena
Euskal gatazkari konponbidea eman nahian Bruselan sinaturiko adierazpena:
“Guk, behean sinatu dugunok, ongi hartu ditugu eta goraipatu egiten ditugu ezker abertzaleak proposatu dituen urratsak eta hartu duen konpromiso publikoa, bere helburu politikoak «inolako indarkeriarik gabe» eta bide «politiko eta demokratikoak bakarrik» erabiliz lortzeko. Konpromiso hori betetzea urrats handia izan liteke Europako azken gatazka bukatzeko. Uste dugu datozen hilabeteetan behin betiko bete daitekeela bide bakezale, demokratiko eta indarkeriarik gabekoen alde egiteko konpromiso hori. Hori dela eta, ETAri eskatzen diogu konpromiso horrekin bat egin dezan, su-eten iraunkor eta benetan egiaztatzeko moduko bat emanda. Su-eten horrek, Espainiako Gobernuak behar bezala erantzunez gero, bide emango luke beste ahalegin politiko eta demokratiko batzuk egiteko, desberdintasunak konpontzeko eta bake iraunkorra lortzeko.”
Brian Currin abokatu hegoafrikarra izan da Bruselako adierazpenaren sinatzaileen aurpegia, baina berarekin batera, Nobel saridunak ere badaude:
- Nelson Mandela Fundazioa.
- Desmond Tutu Bakearen Nobel sariduna 1984an eta artzapeziku hegoafrikarra.
- Andrea Bartoli: Washingtoneko George Mason Unibertsitateko Gatazken Azterketa eta Konponketarako Institutukoa.
- Frederik de Clerk Bakearen Nobel sariduna eta presidente-ohi hegoafrikarra.
- Mary Robinson Irlandako presidente-ohia.
- John Hume. Bakearen Nobel sariduna eta Irlandako Ostiral Santuko Akordioetan parte-hartzailea.
- Denis Haughey. John Humen laguntzailea.
- Betty Williams. Bakearen Nobel sariduna Irlandako gatazka gainditzeko egindako lanarengatik.
- Albert Reynolds Irlandako lehen ministro-ohia.
- Jonathan Powell Tony Blair lehen ministro-ohiaren gabineteko burua.
- Nuala O’Loan. Herriaren lehen defendatzailea polizia gaietan Ipar Irlandan.
- Raymond Kendall. Interpol-eko idazkari nagusi-ohia.
- Aldo Civico. Nazioarteko Gatazkak konpontzeko Zentroaren zuzendaria, Columbiako Unibertsitatean.
- Sheryl Brown. AEBetako Bakerako Institutua, Washingtonen.
- Alan Smith. Unesco Katedra Bakerako Hezkuntzan, Ulster Unibertsitatea.
- Christopher Mitchell. Gatazken konponbidean aditua, Gatazken Azterketa eta Konponketarako Institututukoa.
- John P. Linstroth. Gatazken konponbidean aditua, Osloko International Peace Research Instituten.
- Hurst Hannum. Nazioarteko Zuzenbide irakaslea Tufts Universityn.
- John EtchemendyAdministradore akademiko nagusia Stanfordeko unibertsitatean