Tabakoaren ordezkoaren bila

NDIyNg==

Tabernaren ertz batean neska gazte talde bat aditu nuen oihuka: “Eh! Tia que aquí huele a chocho!” Eta bazuen egiatik hark zihoenak, bakoitzaren etxeko usainak usaintzera beharturik baikeunden denok. Ezin genuen definitu hats berri hori, nahasketa hori. Puzkerretik bazuen, baita izerdi usainetik, eta baita tabernako Red Bullaren lurrinetik ere. Ez zen gustukoa, tabakoaren faltak gaueko ordu txikitan, mukuru zeuden tabernetan sortzen zuen giroa.

Tabakoak azken batean girogailu lana egiten zuen, nazkagarria, baina ohitu ginen. Orain ordea sekulako usain gama datorkigu sudurzuloetara. Ez gaude prestaturik.

Zein da orduan tabakoaren ordezkoa? Nola konpondu dezakegu arazo sudurkari hau? 

Niri pare bat alternatiba okurritu zaizkit:

  • Tabernetan intsentsua jartzen hastea han eta hemen. Bakoitzak aukeratu dezala zer lurrin nahi duen bere tabernarentzat.
  • Alternatiba industrialagoa. Paretetan “Brise un toque” bezalako girogailuak jartzea. Komunetan egin ohi den bezala, nahi duenak saka dezan. (Ez dut uste bideragarria denik aukera hau)
  • Puzkerrak botatzea debekatzea gune itxietan. Egunero parrandara irten aurretik dutxa derrigorrezko bihurtzea.
  • (…)

Zu zeuk ba al duzu konponbiderik?

Irudia | Tabakoa | davichi | Creative Commons By SA
girogailuak, Legea, legeak, tabakoa
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

2 pentsamendu “Tabakoaren ordezkoaren bila”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude