Botatzeko asmotan diren etxea okupatu dute Iurretan
Udalak oraintsu hasi ditu plaza handitzeko eta eraberritzeko lanak eta okupatutako etxea botatzea aurreikusten du proiektuak. Gazteek adierazi dutenez, desalojora etorriz gero, euren asmoa “azkeneraino erresistentzia” jartzea da. “Plaza eraberritzea onuragarria da, baina etxe berriak eginda hainbat lokal Udalaren jabetzara pasatuko dira eta guk kalean jarraitzen dugu. Hauxe da uzten diguten aukera bakarra”.
Orduerdia baino lehen amaitu zuten okupazioa. Ondoren, aurrera eramandako ekintzaren zergaitia jakinarazten duen oharra ipini zuten Iurretako portal guztietan. Jakinarazi dutenez, Ertzaintzak irtenarazten baditu, larunbatean 12:00etan, Bertso Eguneko ekitaldiak hasi aurretik manifestazioa egingo dute protesta moduan. Honako hau Abadetxea erre zenetik okupatzen duten laugarren eraikina da.