Gora kantinera!

mikel450
mikel450

Handia izaten da zinez Irungo Alardea. Egun aparta irundarrentzat eta baita inguruko herritarrentzat ere.

Kanpokoak askotan ez du ulertzen ahal nola piz dezakeen halako pozik funtsean militarra den kalejira batek, baina ondo errotutako ohitura da izan. Garrantzi handiko jaia gure hiririk handienetako batean. Ez dezagun ahantzi Irun dela Donostia eta gero herririk handiena Gipuzkoan, eta Hegoaldean ere bera dela, hiriburu izan gabe, hirugarren handiena.

Azken urteetan hartu den konponbidea erabiliko da aurten ere: alde batetik Alarde Tradizionala eta bestetik Mistoa. Nork berea txalotuko du eta batzuek biak.

Figura zentrala kantinera izaten da, berak ardazten du gudarostea eta Bidasoaldeko neskatxentzat egun gogoangarria. Normalean, aita eta mutilaguna alboan dituela egiten du ibilbidea.

Hemen dituzue aurtengo Alarde Mistoko kantinerak, eta hemen Tradizionalekoak.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Gora kantinera!”-ri buruz