Boga?

Caicu-todoremo

Igande goiza, estropadak ETB1-en.
Patroia zutik eztarria ahotik bota beharrean:

Sigue!… sigue!… sigue!

A…hí!… A…hí!… A…hí!

Sigue!… sigue!… sigue!

Sigue!… sigue!… sigue!

Acabar! Acabar! Acabar!

Astillerokoak ote? Tiran edo Castreña akaso?

Goazen! Halako batean… goazen!

Hara, euskaldunak dira eta!, Hara, Hondarribia!
Euskaldunak?

Sigue!… sigue!… sigue!

A…hí!… A…hí!… A…hí!

Buena regata! Ahora hay que acabar!

Acabar! Acabar! Acabar!

Urdaibaiko tripulazioaren ahaleginaz gozatzeko aukera eman digu kamarak jarraian.
Bermeotarren patroia ere trebe, espainieraz.
Acabar…
Akabaramos.
Estropadetan ere, euskal kirolik errotuenetako batean, “el idioma común” bizi-bizi, eta euskara bazterreko.
Zer geratzen zaigu euskaldunoi? Sega? Zeren Bengoa eta konpainia aspaldi hasi batziren aizkora eta harri apustuetan ikusle baserritarrak “zibilizatzen”… erdarara erakartzen, erran nahi baita. Frontoietan ere euskara gainbehera…

Eskerrak, “gustatuko litzaigukeen bezain ongi beharbada ez”, baina hala ere, “aurrera” goazen.
Eskerrak, ontzi barruko hizkuntza joera ikusirik, Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundietako eta Bermeo nahiz Hondarribiko euskara zerbitzuak eta alkateren bat edo beste, Urdaibai eta Hondarribia arraun taldeen arduradunekin harremanetan jarriko ziren igande eguerdian berean, hizkuntzaren erabileraz hitz egiteko. Haien ereduak gazteetan eta haurretan daukan eraginaz (zeren, haiek egin behar baitute eskuaraz, nork bestela? Txakurrek?), euskararentzat espazioak berreskuratu beharraz, eta abar, eta abar…
Horrek lasaitzen nau:  herri-instituzioen jarraipen estuak, ardura handiak eta jakituria agerikoak.
Zeren eta, joan, aurrera goaz, ezta?
Boga-boga?

28 pentsamendu “Boga?”-ri buruz

  • Ez diezu gutxi eskatzen euskara zerbitzuei.
    Igual ikuspegi klasikoak eguneratu egin behar ditugu, ze “euskal kirolik errotuenetakoa” izango da, baina aipatzen duzun Bermeoko plantillan dozena erdi galiziar, bi hegoamerikar, eta espainol bat daude.

  • Tira, Kataluñan oso ohikoa omen da Generalitateko hizkuntz zerbitzuek era guztietako eragileei bisitak egitea… Egia da, ostera, Euskal Herrian distantziak oso handiak direla…
    Bestalde, Urdaibairen plantilan bertokoak dira oraindik nagusi, eta zer esanik ez Hondarribikoan. Edonola ere, arazoa ez da arraunlarien jatorria, ondo dakizun bezala, Athletic-eko “arraunlariei” begiratu besterik ez dago. Gehien-gehienak baskoak; asko euskaldunak, baina ez entrenatzailea, ez jokalari erdaldunak, ez dira gauza izaten arratsaldeon esateko ere. Aldiz, LLorentek Bilbotik alde egin, eta itaieraz ikasi zuen “aste betean”…
    Ez dut uste arraunlari galegoek, espainiarrek edo lekutangoek arazo handiegirik izango zutenik, “goazen”, “eman”, edo “bukatu” bezalako esaldi korapilatsuak ulertzeko.
    Arazoa da euskara eremuak galdu eta galdu ari dela “pixkanaka”, eta erdarak ordezkatzen duela horietan guztietan. Arazoa da, batez ere, euskararen berreskurapena helburu duen alderdi politikorik, adibidez, ez dela oraindik sortu, dirudienez.
    Artean, beude alkateak, zinegotziak eta euskara zerbitzuak bulegoetan, hurbilduko zaizkie eta bertara arraunlariak, futbolariak eta sukaldariak, aholku eske.

  • Bistan da euskaldunok antidotoik ez douena asma geure berezko hizkuntz-espazixutan hizkuntza españolai marrak ipintteko era natural eta ez-militante-astun baten (elebitasune zer dan ez dot argi ulertzen eta momentuz ez dot sinisten).
    Athletixangan eta kanpotarrez betetako treñerungan begixak ipintti ondo ra bañe ze pasaten da gañontzekuon artin?
    Neure egunerokotasun inkonszientiai erreparata: Orokorrin, euskeraz gerua ta gitxiaua kontsumiuten dotela (/douela?) esango neuke, eta kalea urteten doten bakotxin kaletar euskaldunen artin entzuten doten esaldi bakotxeko “berba-erderakadan” kopuru Rocco Siffredin txitxille morun du gorutz.

    Pasan astin euskara ezagutziai buruzko azterketa baten barri emon ben Euskadi Irratixan, esaten zelan gorutz ein ddaben. Eta Gipuzku ei de danan gañetik dana. Kontu re jun da bost bat urtin Donostin ibili nazela, batez be jende euskaldunan artin, eta %80xan (+/-) nire belarrire alla rana “No pares, sigue-sigue, No pares, sigue-sigue…” ixan da.

    EUALDIXE EDERRA!

    Aspaldi baten entzun neutsan bate-batei galdera bat luzatzen: Hizkuntza baten kosmogonixi edukiñez ez bara beteten ia zetako balixo daben hizkuntziorrek. On dala hillebete bat esastan musikari (euskaldun) lagun batek baldintzak hain traketzak dizela holako martxan tabernako komunin joten amaittuko dabela.

    Done-Diputazionek eta Santajaurlaritzak salbako gaittue, NO!

  • Puro Teatro 2013-07-22 14:59

    Letania ofiziala horixe dok:
    Euskara aurrera doa… lehen (noiz?) baino hobeto gagoz… Nafarroan eta Iparraldean baino hobeto goiez (!!!)… Asturianoak eta Arapahoetarrak baino hobeto…
    Datu ofizialak, autonomia honetakoak, beti dire onak. PNVgaz ondo, Sozialistakaz itzel, danakaz ondo. Baie gero kalera urten, eta erderea leku guztietan, eta frontoietan erderea, eta traineruek erderaz, eta altacocinavasca erderaz, baie bajacocinakoak bebai. Eta gero umiek ez dabela euskeraz eiten, eta zegattik, eta zelan da posible, aieneee… danak teatroa eitten. Nok esan dau antzerkie krisian dagoala? Euskal Herrien ez! Euskal Herrien antzerkie sano ondo, eta politikoak aktorerik onenak.
    Euskerea? Ederto, teatroa legez.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-22 15:15

    Poza ematen dit horrelako mezuak irakurtzeak.
    ///
    Batu Euskarak nabarroi bikaintasuna eskatzen digu, eta guztiak ez gara Saizaharbitoria, Atxaga edo Uribe.
    ///
    Euskaraz hanka sartzekotz eskubide osoa dugu; gainera glotophagian bizi gara, eta bi imperial hizkuntzen ethengabeko eraginpean.
    ///
    Hondarribiari buruz hainbat gauza ditut adierazteke. Baina, BERRIA egunkariak hainbat articulu censuratu zizkidan.
    ///
    Artistek euren Euskara ukhanen dute, eta tekhnikoek eurena. Ezin zaio Hondarribiko lemazain bati EGA eskatu, eta badauka hobe. Gure Herrian, Nationean, Statuan social classeak daude, baina meritukratia bat izan beharrean plutokratia bat gara. Nire iritzian Euskara-mailak existitu behar dira. Eta bethi ereduaren arabera goiti tiratu, eta ez behekoari goikoari eskatzen zaiona eskatu.
    ///
    Anticolonialista Dialektikak hau guztia solutionatzen du.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-22 15:17

    Errorea:
    “Eta bethi ereduaren arabera goiti tiratu, eta ez behekoari goikoari eskatzen zaiona eskatu.”
    ///
    Zuzenketa:
    “Eta bethi ereduaren arabera goiti tiratu, eta ez behekoari goikoari eskatzen “ez” zaiona eskatu.”

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-22 15:26

    Axolako ahal litzaiguke, baldin-eta Euskal Herriko Statuan biziko bagina, Frantziarrek nahiz Espainiarrek euren soveranu ikurrina nahiz symbologia agertuko balute gure Herrian, Nationean, Statuan?

  • Behin baten, Hondarribin, herri erdiko taberna baten sartu nintzan arratsalde erdian eta berria hartu nuen letzeko. Segituan kamarerua etorri zitzaidan El Diario eskuan, “tienes el Diario si quieres…”, eta nik ezetz, ez nuela behar. Eta kamareruak ekin eta ekin, eta nik ezetz, berria irakurri nahi nuela… “Pero si el berria no lo pide nadie…” bota, eta bakea eman zidan. Egia esateko, berri-berri zegoen berria, ikutu gabe apenas.

  • Ez da espainolzale bakarra. Larunbatean Portugaleteko bandera irabazi zuen patroiari entzun genizkion ere hitz asko espainolez, garbi ahoskatuta, gainera: “últimas veinte paladas” “últimas diez paladas”. Ez da lehenengo aldia: Orioko Irakoitz Etxeberriak estropada guztietan gauza bera egiten du, espainolez indar gehiago omen. Lotsagarria beti. Are lotsagarriago Orio bezalako herri euskaldun batean. “Azkeneko hogei paladak!” “Azkeneko hamar paladak!” askoz indar gutxiago duela pentsatuko du, akaso. Egizue proba. Eta kontatu gero!

  • Kontua ez da traineru bat edo hango arraunlariak seinalatzea. Nire asmoa zen agerian uztea arnasgunerik gabe geratzen ari garela, dagoeneko geratu ez bagara. Aurrera goazelako mezu politikoki zuzen eta ustez baikorren atzean, begien eta belarrien aurrean desegiten ari zaizkigun hizkuntza eta kultura dauzkagula, eta errealitate “ez-ofizial” horri aurre egingo dion mugimendurik ez dela sumatzen.
    López, Ares eta konpaniaren neska-mutilek hiru urte eman zituzten agintean euskararen sostengurako jarritako zutabe urriak desmuntatzen, eragile politiko eta euskaltzale gehienen edo guztien pasibitatea lagun. Haiek joan ziren, eta gobernu berriak ez du aldaketarik ekarri. Gainbeherak lehengoan dirau, alor guztietan, baina erreakziorik ez da ageri inondik ere.
    Orio, Hondarribia edo Urdaibai ez dira gaitza, gaitzaren sintomak baizik.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-22 16:31

    Behinola, bat ethortzen naiz zurekin. Hondarribia gure Herriko, Nationeko, Statuko udalerririkan zigortuena izan daiteke. Ez dut horrelako kasurikan ezagutzen.
    ///
    Niri gustatzen zait arraunaren inguruan dagoen affectionea, udalerri osoa berdez janzten da. Hau ongi dago.
    ///
    Hala ere, Hondarribian Euskara ez erabiltzearen gakoak hauek dira:
    ///
    111 Hondarribiko berezko Euskarak gehiago du Mendiko Merindadean eta Laburdiko Provincian solasten denarekin, Gipuzkoko Provincian solasten denarekin baino. 1980. hamarkada arte Hondarribiko karrikak “karrika” ziren eta ez “kale”, edo oraindikan ere “aunhitz” entzuten zen. Oraindikan “dut” erraten dugu, baina “det” orokortzen ari da. Hondarribiko berezko Euskara Biriatun mantendu da.
    ///
    222 Hondarribiak 824-1200 urtheen arteko nabar historia du, eta Hondarribia 1181. urthean Zantso Jakitunak, gure erregeak, fundatu zuen nabar hiria da, bere soveranu Hiri-Gutuna esakiniz, legitimua den Hiri-Gutun bakarra. Hondarribia 1200. urthean conquistatu zuen Gaztelako Statuaren Erresumak, eta gaztelar imperial erregeak 1203. urtheko illegitimu Hiri-Gutuna eskaini zuen. Frantziaren eta Esapiniaren arteko muga 1659. urthean itxi zuten, Pirinioetako Tractatuarekin. Horrela, Frantziaren eta Nabarroaren eta Espainiaren arteko imperial gathazka amaitu zen. Gaur egun, Hondarribian, ospatzen dugun colonial Alardea galtzaile processu horren symboloa da. Gure legitimitatea Zantso Jakitunaren soveranu Hiri-Gutunean dago, eta ez illegitimua den Alfonso VIII.aren colonial Hiri-Gutunean. 1181 vs 1203. 1181.aren aldekoak constitutionalistak gara. 1203.aren aldekoak colonialistak dira. Zuk zeuk hauta.
    ///
    333 Hondarribian ez da Euskara hitz egiten’ Nabarroko Statuaren Erresumaren lorea izatetikan oppressione haundiena pairatzerat pasa zelakotz. Hondarribian soveranu khronogramma 824-1200 urtheen artekoa da (soveranu Statua). Hondarribian colonial khronogramma 1200-2013 urtheen artekoa da (1200-2013). Ondorioz: 824-1200, soveranu Statua; eta, 1200-2013, colonial Statua. Hondarribian colonizationeak gogor iraun du. Eta bere identitatea osoki galdu du. Mugak itzalezko eragina ekarri dio.
    ///
    444 Hondarribia eta Irun bethi izan dira Mendiko Merindadeko udalerriak. Gure historia osoki manipulatu digute. Guk zer harreman gehiago dugu Hendaiarekin eta Biriaturekin bertze deuserekin baino. Eta iduritzen zait ezen Hondarribian gure Euskara sanoki berreskuratzen dugun heinean Hondarribian euskara mara-mara-mara hitz egingo dela.
    ///
    Agian, honek guztiak Zu Zeu albistarian articulu on bat merezi du. Ni nazkatuta nago hondarribiarra izanda nola colonoek eta colonialistek euren imperial hizkuntza imposatu diguten. Nazka-nazka-nazka eginda nago.

  • Donostiarra 2013-07-22 19:17

    Herri kaka bat gara. Gero ta garbiago ikusten det. Eskerrak holako jarrerak salatzeko indarra badagoen oraindik.

  • Hondarribiak eta Urdaibaik beti egin dute erdaraz, hori ez da harrigarria, tristea bai, ostera. Baina azken bi estropadetan Oriok egin duenarekin harrituta geratu naiz. Orioko patroia erdaraz berba egiten! Ezin liteke! Tristea benetan. Ta San Juanek eta San Pedrok horrela jokatzen dute be bai, ez pentsa, bakarrik zenbakiak esaten dituzte euskaraz. Esan genezake TKE ligako talde euskaldun bakarra estropada jokatzen denean Zumaia dela. Aupa Zumaia, benetan!

  • Javi Martinez 2013-07-22 22:56

    Arnasgune bat: lehengo egunean, 2.000 igerilari Getaria-Zarautz artean, eta Munoan hizlaria euskara hutsez. Ezin konta igerilari zein ikusle ez-euskaldun egongo ziren, baina hizlaria euskara hutsez. Zorionak benetan!!
    Eta Itzainekin ados. Hemengo udal-arduradun, politiko zein teknikari asko (dneak ez) eroso asko daude halakoei “bisitak” egin gabe. Noren edo zeren zain dago Orioko udala edo dagokiona Klubarekin hitz egiteko? Eta Hondarribia eta Urdaibain zer? Noiz arte????
    Kanpotarrak traineran egotea ez da aitzakia. Froga: Javi Martínez hiru hilabetetan esaldiak alemanez esaten hasi zen. Metodoa? Klubaren erabakia eta klaseak. Oso erraza eta eraginkortasun frogatuzkoa. Gogoa baino ez da behar. Eta Klubak ez badu nahi horretarako dago Udala. Edo akaso Udalak ez du dirurik ematen edo erraztasunik jartzen Klub horien jardunerako??? hala bada, interes orokorrekoa den hizkuntza kontuetan ez dauka zer esanik??? Zertarako ditugu alderdi abertzaleak erakundetan???

  • Euskal herrian 10.000 Itzain behar ditugu. Salaketa hau ez dadila Zuzeun baztertuta geratu, jarrai dezala boliek, iritsi dadila Arraun klubetara eta beraien Udaletara, “Euskal” telebistako esatariek jakin dezatela honen berri. Eta jakina… lemazainek ere jakin dezatela belarrietako mina eragiten digutela.

  • Traineran ere euskaraz egin behar da, ados. Baina azken neurketaren arabera Orion kale erabilera 66 da eta ezagutza hortik gorakoa, eta beste horrenbeste Zumaian, Azkoitian, Azpeitian, Ondarrun eta Leitzan. Askoz gehiago izan zitekeen????? Immigrazio kopuruak eta jendearen mugikortasuna ikusita, ez zait hil kanpaiak jotzen hasteko modukoa, edo erabilera numero horiek ez dira egiazkoak???? Gainera, euskaldunaren inbisibilitateari begira trainerena bezain larria iruditzen zait ETB2n Abaltzisketako, Azpeitiko eta Bermeoko alkateak erdara betean entzutea (PNVkoak galdutzat ematen ditut, Gorospe itzultzaileak egiten duen moduan). Ez ginen ba ados ETB2n ere EUSKALDUNAK EUSKARAZ EGIN BEHAR ZUELA esaten genuenean?? Zertan dira ba Bilduko alkateak? Ez diote Garitano, Ugarte eta enparauen ereduari jarraitu behar ala?

  • Lehenagoko iruzkin batean idatzi dut: “Kontua ez da traineru bat edo hango arraunlariak seinalatzea. Nire asmoa zen agerian uztea arnasgunerik gabe geratzen ari garela, dagoeneko geratu ez bagara”
    Estropadetako kontu hau ez dut hona ekarri traineruei begira jartzeko, herri horietako errealitateari begira jartzeko baizik. ETB euskaldunetik astero eskaintzen den saio batean, jakinik traineru barruko aginduak telebistaz zabalduko direla patroiak aginduok erdaraz ematen baditu, ez dago hilkanpaijole trebea izan beharrik pentsatzeko arraun talde horretako hizkuntza nagusia erdara dela.
    Ondorio gehiago ere atera daitezke hil-kanpaiari igurtzika ibili gabe. Batetik, euskaldunok ikusi dezakegun euskarazko kate ia bakarrean arraunlari euskaldunak erdaraz ari badira, seinale arraun talde horretan euskarak ez duela inongo garrantzirik. Bestetik, kanpaizulotik begira, apustu egingo nuke ETBko inor ez zaiela hurbildu euskaraz egin dezaten eskatuz, saioa euskaraz dela-eta… Eta utzikeria handia iruditzen zait, ETBren aldetik, lan hori hartu ez badute.
    Azkenik, Irala, azterketa eta inkestekin gertatzen zait politikariekin bezala, ez dakidala noiz sinistu behar zaien eta noiz ez. Batez ere, esaten dutena ikusten eta entzuten dudanarekin bat ez datorrelarik.
    Kanpai dorretik, adeitasunez.

  • Nik ulertu dudanagatik, planteatutako gaia eredugarritasuna eta arnasguneen gainbehera da, ez erabileraren neurketa bat.

    Eta ados nago bi gauza hauekin:

    1) Orioko arraunlarien multzoa arnasgunea zen, eta orain ez da. Gauzarik sinpleena esate ere gaztelaniara jo du (“Veinte paladas”).

    2) Kirolarien eredugarritasunaz, zer pentsatua ematen duten gertaera batzuk: Lllorente italieraz Italian, Javi Martinez alemanieraz Alemanian, Illarramendi gaztelaniaz Espainian, Neymar katalanez Katalunian, eta Seferovic Alemanieraz Euskal Herrian.

  • Euskaraz intimitatean 2013-07-23 11:58

    Eliteko kirolari euskaldunaren hizkuntz jardun ohikoa, adibide bat, askoren artean:

    Hoy me he quitado la primera manga de encima. Mañana a por más!!!! Os dejo el video de la apertura de la nueva Boardriders de Barceloneta de Quiksilver. Tiendón!///
    I´ve made my heat today. Can´t wait for tomorrow! Check this clip about the opening of the new Boardriders in Barcelona by Quiksilver.

    Eta horrela dozenaka. Hainbeste “kezkatzen gaituzten” haur eta gazteen eredu zuzenak direnak.
    Gizartean erreferente diren horiekin hitz egiteko eta euskararen alde jartzeko astirik-dirurik-gogorik ez dago, baina gero, inkestak eta azterketak egiten dirutzak gastatzen dira. Azterketak beharrezkoak dira, baina ondotik ezer egiten ez baduzue, neurri eraginkorrik ez baduzue hartuko, zertarako egiten dituzue, AGINTARI ESTIMATUOK?

  • Oxandabaratz 2013-07-23 12:16

    Nik aspaldi egin nuen erabakia: lehen hitza euskaraz beti eta berdin zain Ondarrun, BIlbon Donostian edo Tafallan egon. “¿Que hora es?” “Bostak hogei gutxi”. Ez badaki berak esango du, baina BESTEAK ESKA DEZALA, kontura dadila hemengo jendearen (euskaldunon, behintzat) lehen aukera euskara dela. (Agian badaki eta lotsa ematen dio, eta gu “edukatuak” izatearren, erdaraz; emaitza? bi euskaldun ezeezagun euren artean erdaraz euskaraz ibili zitezkenean).

  • Gauzak bere onetik ateratzen ari zarete. Ni arraunzalea naiz eta estropada askotara joaten naiz. Arraunlari ASKOren hizkuntza (praktikatzen dutena) euskara da, belarria jarri eta entzun nahi duenarentzat. Eta, gero, esan bezala, taldean gallegoak edo espainolak badituzu (eta horiek gaur hemen eta bihar Pedreñan edo auskalo non dituzun), ba normala ere bada aginduak erdaraz ematea. “Bukatu” eta “hogeikoa” euskaraz esan daitezkeela, bale, guztiz ados, hori edonork uler dezake. Baina hortik gora…

  • ETB autista? 2013-07-23 12:33

    ETBren jokabidea tristea tristetik lotsagabera artekoa iruditzen zait.
    ETB2n askotan ikusi ditugu katalanak katalanez egiten, euskarazko azpitituliekin. Euskaldunak aldiz, erdaraz jartzen dituzte (pentsatu nahi dut badirela euskaraz egin nahiko luketen euskaldunak ere).
    Eta ETB1? Arraunaren kasura itzuliz. Arraun taldeak publizitateari esker bizi dira. Arrauna ETB1en eskaintzen da. Hortaz, ETB1ek, nahi izango balu, errotik eragin dezake arraun taldeen hizkuntz jokabideetan. Baita esponsorren jokabideetan ere.
    Berdin gertatzen da pilotarekin ere. Negargura ematen du frontoietako hormak español hutsezko publizitatez josiak ikustea. Negargura eta amorrua, eta lotsa. ETB1eko arduradunek ez dutena, zeren eta hor ere, erraza baitute baldintza batzuk ezartzea. Duintasunagatik, eta pragmatismoagatik ere. Azken batean ETB1en ikusleak (azken) mohikanoak ez gaera ba?
    Edo ETB ere itxi nahi ote dute?

  • Gauzak bere onera 2013-07-23 12:44

    Hemen kritika ez zaie arraunlariei egiten. Estropaden irudia erabili da euskararen harnasgune behar luketenen egoeraz jarduteko. Hondarribiako traineruan edo Oriokoan ez dago galegorik, ez espainiarrik, ez errumaniarrik ere, baina aginduak espainieraz ematen dituzte berdin-berdin.
    Eta kanpotarrik egon balitz ere, arraunlariak jende normal-normalak dira adimenari dagokionez (gorputzez ohi baino sendoagoak, hori bai). Nik ezagutzen ditut arraunlari erdaldun batzuk eta ez dut uste inongo arazorik izango luketenik “segi”, “eman” eutsi”, “arraun”, “azken paladak”, “estropada bikaina” eta antzeko beste hamaika agindu “zail” ulertzeko.
    Kontua da euskaldunez jositako kirol batez ari garela, batez ere hedabide euskaldunek hedatzen duten kirol batez ari garela, publiko zabala duen kirol batez, eta ez udalek, ez hedabideok ez hizkuntz politikako arduradunek ez dutela gutxieneko neurria eman. Bide batez, arraun taldeek ere ez.

    • Egia da gero eta gaztelera gehiago erabiltzen dela traineru batzutan. Inkontzienteki, prefosta. Baina “sigue” eta “aaaaaii”-ren kasua ez da berdina, eta horren adibide da euskara hutsez hitz egiten den traineruetan ere bi hitz horien erabilera zabaldua. Kontua da, arraunean badaudela halako lauzpabost hitz, batzuk gaztelaniaz, logika teknikorik ere izan dezaketenak: arraunaz apur bat dakien edonork daki “aaaai!” (eta ez “ahí” eta halako pajamentalak) ohiu sinplearen “a” hotsak ontzia olatuaren zuloan dagoenean arraunlariari palak uretan ematen duen arrastrea markatzen duela, luzea eta sakona, eta “i” hotsak, aldiz, pala uretatik ateratzeko momentua, ontzia “bidali” eta abiadura har dezan. “Buuuuuka” hitzak adiera berdina du. Hitz indartsuak dira. Aldiz, badago beste hitz bat, “sigue” delakoa, gaztelaniaz dena eta olatu gainean, bereziki olatu jarraia denean, erabiltzen dena. Olatu mota hori dagoenean olatu arteko tartea motza izaten da, eta aldi berean olatua izaten da brankan eta txopan. Txopakoa, hartu den olatuarena, eta brankakoa, halako abiadura izateak aurreko olatua harrapatzea eragiten duelako. Horrelako egunetan ontzia olatu gainean joan ohi da denbora luzez eta erritmo altua eraman behar da, olatua baino azkarrago joan behar delako gainean joan nahi bada. Momentu horietan “segi” hitza da erabiliena, ematen duelako halako erraztasun bat, baina oraindik eta eramangarriagoa da “sigue”, eta benetan diot. Patroiei mila aldiz esan izan zaie “segi” esateko “sigue” beharrean, baina egia esatekotan badu beste zerbait “sigue” hitzak, fonetikoki edo, arraunketa lagungarriagoa egiten duena. Eta agian horrek txorakeria bat dirudien arren, 200 pultsaziora doanean entzuten diren hitz solteek (patroiak ez baitu ohiuka joan behar baizik eta arraunlariari sentsazioak transmititzen eta burua hotz mantenduz), asko eragiten dute arraunlariaren portaeran.

      Arrauna gizartearen isla da. Orion gaztelerarako joera izugarria egon izan da betidanik, eta “últimas veinte” eta halako kontuak Etxeberriaren ahotik asko entzutea bere inguruaren islatzat hartzen dut nik. Ez da arraunera soilik mugatzen den kontua. Hondarribiako traineruaren ama-hizkuntza ere euskara da, eta hala jarduten dira ehuneko handi batean, bai uretan, baita egunerokotasunean ere, baina egia da gaztelerazko hainbat hitz eta esaldi “prefabrikatu” sartu direla traineru horretan. Baina ez zait iruditzen San Nikolasen mailara iristen denik.

      Amaitzeko, esan Orioko traineruan badela espainiarrik, Alexander Esteban kasu.

  • Nik, nire hasierako mezuaren bidetik, uste dut hemen “arnasgunearen” kontua aipatuta, arrauna = euskal kirola = euskararen arnasgunea egin dela. Alegia, agian ez dugula arnasgunetzat hartzen Gipuzkoako golf edo paddle klub bat. Pentsatu gabe gaur egungo arraunak ez duela zerikusirik duela hamarkada batzuetakoarekin, eta azken aldi honetan euskal arraun klubetan (aberatsetan bereziki, hau da telebistan ateratzen direnetan) atzerritarrak paddle klubetan baino ugariagoak izan direla eta gaur ere badirela, eta bertako erdaldunak ere badirela (Hondarribian eta Orion ere bai).

    Hori bai, gauzak hobeto egin daitezkeela? Seguru asko. Baina arraun klubak arnasgunearen paradigmatzat hartzea, ez dakit ba.

  • Amura, “Arrauna gizartearen isla da. Orion gaztelerarako joera izugarria egon izan da betidanik, eta “últimas veinte” eta halako kontuak Etxeberriaren ahotik asko entzutea bere inguruaren islatzat hartzen dut nik. Ez da arraunera soilik mugatzen den kontua” diozu. Bada, horixe bera errepikatu dut behin eta beste behin, aurreko mezuetan. Eta beste kontutxo bat. Branka gora, txopa behera, uste dut “buena regata, ahora hay que acabar” esaldiak aski ongi islatzen duela zein hizkuntza den nagusi ontzian.

    XXI, aipatzen duzun ekuazioa ez da nirea. Izatekotan, Orioko, Hondarribiako eta Urdaibaiko traineruak balizko arnasgunetzat jotzen nituen nik; eta ez beste batzuk, Amurak bereak aipatutako arrazoi berarengatik.
    Eta berdin zait. Bi, lau edo sei kanpotar izanagatik, taldearen hizkuntza erdara bilakatzen bada, horrek euskararen bizindarraren gainbeheraren erakusletzat daukat nik. Taldeak ez badu nahikoa nortasun bere ustezko hizkuntzari eusteko hain ariketa motzean, hain hiztegi motza eskatzen duen jardun batean, herri horretan eta talde horretan ere, euskararen ahuleziaren erakusle da.
    Inork ez ditu arraun klubak arnasgunearen paradigmatzat jo, adibidetzat baizik.
    Era guztietara, EiTB-arrauna edota EiTB-pilota emanaldietan ikustera ohitu garenak, euskararen ahuleziaren (eta arduradunen ardurarik ezaren) adibide bikainak dira, nire ustez.
    Duela 20 urteko finaletan, euskara gehiago zegoen frontoietako hormetan, egungoetan baino…

  • Eta direnei eta ez direnei buruz idazten jarduten dugun bitartean, Etxeberriak arraunlariei gaztelaniaz egiten jarraituko du.

  • Oso azalpen egokiyak Amuak emandakuak. Bistakoa da arraunian aditua dala. Segi eta siguen arteko erabateko aldeen gainekuak deittu dit atentziyua gehien. Arraunlariyak ez du berdin hartzen segi! edo sigue!. Guztiz efektu kontrakuak eragiten dizkiyo bata esan edo bestia bota.
    Nik neuk traineruan ez, baina oyian konprobatu izan det parientiakin hortan ari geranian, arraunian nolabait esateko. Segi, segi, hola, hola… esaten badiot moteldu eitten da, hoztui, ia gelditzeraino. Aldiz, sigue, sigue, ola, ola esanda, motorra bezala jartzen da, Astillerokuak sasorik onenian pare.
    Jakitia, aditua izatia bentaja haundiya da!