Bizilagunak V

Bizilagunak V – 

Bizilagunak VSekulakoa zen gainean genuen sexu usaina. Horregatik eta denboraz garaiz genbiltzalako (Asier etxera iritsi aurretik), dutxa azkar bat hartzea erabaki genuen.

Ezusteko bidai zoragarri horretatik bueltatu nintzenean, nire ordena maniatikoa berriz ere gaineratu zitzaidan eta sofan toalla bat jarri ez izanaz damutzen hasi nintzen, bertan baitzeuden nire arrastoak utzitako markak. Ondo garbitzen saiatuko nintzen arren, ez dakit guztizko garbitasuna lortuko ote nuen.

– Erabat lur jota utzi nauzu Malen, a ze indarra duzun eta nolako oldarraldiak izan dituzun nire ipurdiaren kontura… kar kar kar – Esan nion lasai eta irribarretsu.

– Bukatu duzulako, bestela gustura asko jarraituko nuen zure ipurdia zulatzen, kar kar kar.

– Badirudi ez duzula nahikorik izan!

– Zu orgasmora iritsi zara eta… ni ordea alua erabat bustia izatearekin konformatu behar naiz. Ederki asko jasoko nuen nik ere norbaiten zakila nire ipurdian, zurean barrena nenbilen bitartean.

– Horretarako hirugarren bat falta zaigu Malen..

– Badakit bai Adrian… ea horretarako bidea irekitzen dudan, kar kar kar.

Gure arteko barreekin dutxarantz abiatu ginen eta sexu usain eta jarioz betetako gorputz biluztuek, dutxako ur-txorrota beroa gustura baino gusturago jaso zuten.

– Egia esan, zuk ere ipurdi ederra duzu Malen… – Esan nion xaboia bertatik pasatzen niolarik.

– Probatu nahi duzu? Oso esker onekoa da. – Esan zidan ahots inuzentea jarriz.

– Zakila ez dut baina oso prest, pasatako guda errekuperatzeko tarte gehiago eskatzen dit.

– Eta ez al duzu beste baliabiderik ala? – Esan zidan oraingoan maltzurki.

Arrazoi osoa zuen, plazera jasotzeko eta emateko, zakila, munduaren erdigunea bailitzan erantzun nion eta. Bere mezua ederki jasota, dutxako manpara artean ginela, bere bizkarraldean kokatu nintzen, eta gainean genuen ur beroa gure gorputzetatik labaintzen zen modu berean, ni ere, ahoarekin, bere bizkarretik ipurdirantz labaintzen joan nintzen pixkanaka. Malenen ipurmasailak ireki nituen, nire mihia bere ipurtzulorantz bideratu nuen eta bertan jolasten hasi nintzen, berak bularrak estutu eta automatikoki eskuak alurantz eramanez…

.

Irakurri kontaketa osorik kaixomaitia.eus-en blogean.

Jostailu erotikoak: onurak eta nola has zaitezke erabiltzen?

Bizilagunak V