[COVID-19aren izurria argitzen] Tratamenduak proban

[COVID-19aren izurria argitzen] Tratamenduak proban –

Tratamenduak proban

Birusei aurrei egiteko antibiralak erabiltzen dira. Beste birus batzuen aurrean erabilitako botikekin egiten ari dira proba-klinikoak mundu osoan, zerotik hastea baino errazagoa baita lehendik probatutako botikekin saiakerak egitea.

Elhuyarrek prestatutako “COVID-19aren izurria argitzen” bideo-pilulak,
bat egunero.

Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta bat prestatu du, gaur hasi eta egunero-egunero argitaratuko dena. Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak minutu bateko bideoetan hainbat gai landu ditu, hala nola, birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeak zaurgarriago izatea, edota tratamenduen inguruan.

Elhuyarren sare sozialetan eta zientzia.eus atarian zabalduko da edukia, eta horrezaz gain, euskarazko 30 hedabide baino gehiagotan ere hedatuko da edukia, webgune, telebista eta irrati-emisioen bidez.

Koronabirusak sortu duen egoera berezi honetan, herritarrei euskarazko informazio irizpidedun eta kalitatezkoa ematea ezinbestekoa da Elhuyarren ustez, eta lan horrek hedadura handiagoa izan dezan, euskarazko komunikabideekin elkarlana sendotzeko abagunea aprobetxatu nahi izan du, eduki hori guztion eskura jarriz.

.

+ Lehen pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Saguzarretatik gizakietara”

Bigarren pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Mesederik ez”

Hirugarren pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Adin guztietakoak infekta daitezke”

Laugarren pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Emakumeak zaurgarriago”

Bostgarren pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Erabateko konfinamendua”

Seigarren pilula: “[COVID-19aren izurria argitzen] Pandemiaren metaforak”

Zazpigarren pilula: “[COVID-19aren izurria argitzen] Birusaren mutazioak”

[COVID-19aren izurria argitzen] Tratamenduak proban[COVID-19aren izurria argitzen] Tratamenduak proban

Gizartearen hainbat esparrutan, eraikuntza kolektiboan lan eginez, hobekuntza lortzeko zerbitzuak eskaintzen dituen aholkularitza gara. Parte-hartzean eta berdintasunean oinarrituta egiten dugu lan, eta hizkuntza gutxituei tratamendu egokia eskaintzen diegu.