Bilbon flirteatzeko, Internet behar da
Ziurrenik ez da oso ikerketa zientifikoa izango, baina 180 herrialdetako 112 milioi erabiltzaile baino gehiago dituen Badoo.com atariak egin duen rankingaren arabera, Bilbo oso-oso goian dago erabiltzaileek hilean Internet bidez “flirteatzen” duten kopurua ikusita. Espainiako Estatuan lehena da, Zaragoza, Valentzia eta Oviedo dira hurrengoak, eta atzera, seigarrena Madril da eta Bartzelona zazpigarrena.Bilboko erabiltzaileek hilean Internet bidez egindako “flirteoak” 22,9 dira. Alelmaniako Bonnen 22,7 ei dira; Nizan 22, 3; Porton 22,2; Parisen 20,7 eta Londresen 19; Amsterdamen 18.4; Istanbulen, 16.6; Buenos Airesen,16,3; New Yorken, 16,1; eta Rio de Janeiron 12,4.
Bilbo munduko lehen 20 hiritan dago datu horien arabera. Lehenengo hiria Badoo-ren arabera Atenas da, erabiltzaileek 25,7 flirteo hasten baitituzte hilean.
Rankinga egiteko 12 milioi erabiltzaileren txatak ikertu dituzte hilabete batez
Horrek, akaso, betiko topikoa indartu egiten du, Euskal Herrian ez dela ligatzen beraz (modu tradizionalean, erran nahi baita). Edo agian, itxaropenerako tartea uzten du, eta bada aukerarik ligatzeko. Edo ziurrenik, ranking hau tontakeria bat da eta hobe dugu kalera atera eta “flirteatzea”. Baina agian, ez da halako tontakeria, eta zerbait esaten du euskal herritarron izaeraz.