Bilboko portuko arma trafikoa
Bilboko portuko arma trafikoa –
Asteon Bilboko Portuko plan estrategikoa aurkeztu zen, eta hauxe da Mikel Oterok bertan luzatu zuen galdera:
.
EH Bilduko legebiltzarkideari Asier Atutxak, Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak erantzun zion, azpiko bideoan ikus dezakezuenez:
“Konpartitu, konpartitu lezake Asier Atutxak [gizartean dagoen kezka], baina legala bada… Ni egon naiteke alkohola saltzearen kontra, baina guk Whiskya inportatzen dugu. Bilboko Portuan mota guztietako merkantziak daude, eta legalak badira guk logistika jartzen diegu garraiorako. Asier Atutxak arma trafikoari buruz duen ustea ez zaio inori inporta”.
He preguntado (vía papel) por el tráfico de armas del puerto de Bilbao.
Incomodidad en la sala VIP
Aquí lo que se nos contesta ?? pic.twitter.com/xuWdxRW2mf
— mikel otero (@otero_mikel) 2017(e)ko azaroak 8
Arma-trafikoa legala izango da, Asier Atutxak dioen legez, eta emango ditu etekinak, etekin itzelak, seguru. Baina heriozko negozioa ere bada; ezaguna baita giza eskubideak urratzeko (eta gizakiak zartatzeko) erabiltzen direla armok. Jakinaren gainean egonda, kudeaketzaile huts izateari utzi eta gizatasunez joka dezala eskatu behar diogu Bilboko Portuari, osterantzean, Yemeneko sarraskien erantzule izango gara geu ere.
.