Anorexia eta bulimia

Anorexia eta bulimia –

Gaur egungo gizarteak, garrantzi handiagoa ematen dio itxurari beste ezaugarri batzuei baino. Eta horrek, hainbat arazo ekar ditzake. Horietako batzuk, hain zuzen ere, anorexia eta bulimia dira.

Zoritxarrez, gaixotasun horiek gero eta ohikoagoak izaten dira gazteen artean, bereziki emakumeengan. Gazteak dira gaixotasun horien biktimak zeren eta ez daukatelako ziurtasunik haiengan ezta pertsonalitate finko eta gogorrak sortuta. Beraz, eredutzat hartzen diren gorputzak, modeloak, izaten lortzen saiatzen dira, arriskuak ikusi barik. Baina ez dira jabetzen, argazkietan eragindako Photoshop-az edota modeloak dituzten bizi-baldintzez.

Hortaz, mugarik gabe gero eta gutxiago jaten dute. Lehenik eta behin, “zabor janaria” den guztia, hala nola, goxokiak, jateari uzten diote. Geroago, hartzeko beharrezkoak diren elikagaietatik, gantz asko dutenak ere jateari uzten diote… eta horrela etengabe. Ondorioz, konturatu gabe, anorexiaren lehenengo fasean sartzen dira.

Bestalde, anorexiarekin batera bulimia ere sufritzen du biktimak. Batzuetan, gantz askoko elikagai bat jateko bulkada ematen dio eta ondorioz, jan egiten du. Akzio horrek, erruduntasun sentimendua sortaraziko dio. Gainera, bere organismotik elikagai hori botaraztea ere eragingo dio, botaka eginez. Prozesu horri bulimia deritzo.

Anorexia eta bulimiaGaixotasun horiek kronikoak izaten dira. Alabaina, gaixotasuna geldiarazi edo erabat saihestu daiteke. Horretarako, biktimak gaixotasun horien ondorioetaz jabetu beharko da eta psikologoen edota beste pertsonen laguntzaz baliatu beharko da. Haatik, garrantzitsuena da gaixoak bere arazoari ekiditeko gogoak izatea.

Gaixotasun oso larriak dira heriotzara eraman gaituztelako, osasun txarra edukitzea bederen eragin ahal digulako. Izan ere, gure organismoak mezu adierazgarriak bidaltzen dizkigu, hala nola, ilearen galera, umore txarra edukitzea, estresa handitzea, kiroletan erresistentzia gero eta baxuagoa izatea, edo emakumeen kasuan, ilekoa jaitsi ez izana… Gainera, azken horrek, gorputzaren hazkuntza mugatu ahal du eta noski, hori gabe, ezin dira haurdun geratu.

Gaixotasun hauen eragileak, presio soziala eragiten dituztenak dira. Hau da, aldizkariak, telebistako iragarkiak… Aitzitik, aipatutakoak ez dira eragile bakarrak, baizik eta gure esamesa kritikoak ere.

Hortaz, gaixotasun horiek ekiditeko, ez ditugu horrelako mezu kritikoak transmititu behar. Gainera, gorputz-eredu horiek lortzea oso zaila da, bakoitzak bere metabolismoa eta gorpuzkera mota desberdina dutelako. Horrez gain, ez dago “pisu idealik”, norberak adina, pisua eta altueraren arabera, gehiago ala gutxiago pisatu behar du osasuntsu egoteko.

Laburbilduz, ez jarri zure osasuna muga horietan soilik “gorputz ideal” horiek lortzeko. Azken finean, gorputz ideal horien lorpena ez zaitu zoriontasunera zuzenduko, baizik eta heriotzara.

Anorexia eta bulimia

3 pentsamendu “Anorexia eta bulimia”-ri buruz