Bilboko manifestazioa eta prentsaren jarrera

MzQ3NQ==

Berriaren (Berriak manifestazioaren kronika, Adierazi EHren adierazpena, politikarien adierazpenak eta Pello Urzelairen analisia jasotzen ditu) eta Gararen (notizia, Adierazi EHren ekitaldia eta manifestazioaren kronika) jarraipenaz haratago, Hego Euskal Herrian ordezkaritza duten komunikazio taldeek atzoko manifestazioari emandako tratamendua zaigu interesgarri.

EiTBren agerkari digitalean lehen notizia da une honetan manifestazioa.

Agerpen digitaletan bila, Vocento taldeko bi egunkarietan (Diario Vascon eta El Correon) ez dago azaleko notizietan. Nahiz eta El Correon, une honetan, bigarren berririk irakurriena den.

Noticias taldeko agerkarietan, Deian lehen notizia da atzoko manifestazioa. Eta antzeko irizpidea mantentzen du taldeak Noticias de Navarra, Noticias de Alava eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietan ere. Noticias de Alavan garrantzian hirugarren berri bezala jarri dute.

Diario de Navarran notizia ez da azalean agertzen.

Espainian

El Mundoren agerkari digitalean ez da azalean agertzen berria. El Paisen ere ez, Espainiari eskainitako atalean, argazkiarekin, jendetzari baino, EAJko ordezkariei eskainitako txistuekin titulatzen du. Publicon “Giza eskubideen aldeko aldarri ozenaz” hitz egiten da Guillermo Malainaren kronikan. La Vanguardiaren agerkari digitaleko azalean ez dago manifestazioaren berririk. El Periodicon aldiz, Ana Garbatik jarraipen zehatza egin zion.

Frantzian

Frantziako prentsara joanda, ohikoagoa da ez Liberationek ez Le Mondek manifestazioari oihartzunik ez ematea.

Blokeo informatiboa

@ekainetek blokeo informatibo batetaz hitz egiten du bere twitean. Ezin da ulertu bestela, Garak 46.000 lagun zenbatu zituen manifestazio handi bati hain oihartzun txikia edo ezdeusa ematea.

Irudia | Barrenetxea 10 | Joseba Barrenetxea Altuna | Creative Commons By SA
Adierazi EH, manifestazioa, prentsa

3 pentsamendu “Bilboko manifestazioa eta prentsaren jarrera”-ri buruz

  • Ce le que tien

  • Bilboko autobus geltokian geundela, Donostitik heldu berriak, sekurata bati honela entzun nion: ¿Pero qué pasa aquí? tanta gente!. Emakume hora bilbotarra izango zen zihurrenik, edo gertukoa behitzat, eta ikaragarria iruditu zitzaidan: kriston manifa deituta zegoen bere herrian eta bera ezta enteratu ere!

  • Ane Miren Etxaniz

    Espainiako Barne Ministeritza Frantziaren infomazio kudeaketa eredua errepikatzen ari ote den aztertu nahi nuen artikulu honekin.
    Frantzian, urte batzuetatik hona, ez da atxiloketen berririk ematen tirada nazionaleko egunkarietan eta informazio oro eskualdetako egunkarietara mugatzen dute.
    Gauza bera gertatuko al da gatazka politikoari lotutako gaiekin ere?
    Harrigarria iruditu zait, mezua edozein izanda ere, 46.000 pertsona bildu dituen ekitaldi baten notiziari garrantzia hain txikia ematea.
    Gustura jakingo nukeena, egunkari guztiek manifestazioaren argazkia eta garrantzia gutxiesteko agindua nondik jaso duten da. Agindu bat bai baitute, ezta?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude