Bilboko euskalgintzaren mapa
Mapa hemen ikusgai.
Bilboko biztanleriaren erdiak euskaraz dakigu Eustateko 2006ko datuen arabera. Guztira 165.693 biztanle gara, hortaz, egin kontu. Asko gara!
Euskaldun kopuruaren bilakaerak gora egiten jarraitzen du baina gero eta motelagoa da. Ikusi eboluzioa Bizkaiko grafiko honetan.
Halere, belaunaldi berriei esker ematen da bilakaera positiboa, bestela, jai izango genuke.
Informazio iturriak: Eustat eta III. Mapa soziolinguistikoa (Eustat-HPS)
Informazio gehiago komunikasten blogean.
bibon ere euskaraz!! asko gara euskeraz bizi nahi dugunak!!
Bai, asko gara!
Zehazki 46 elkarte zenbatu ditut.
Halere, Bilboko hizkuntza-politika eskasa da…
Kontseiluak 2006an egin zuen neurketan hutsune asko agerian geratu ziren:
http://komunikasten.wordpress.com/2009/06/17/bilboko-hizkuntza-politikaren-hutsuneak/
dena ezin daiteke perfektua izan, hori argi eta garbi. (eta ez nabil udala justifikatzen…) gauza asko txarto egongo dira, baina beste askotan ere seguru nago hobeto dugula. gaur bilbon atzo baino askoz ere euskera gehiago, bihar oraindik ere hobe. lanean segidukogu!