2011. urtera arte atzeratu dute kutxen bat-egitearen eztabaida

100 euroko billeteak by comparativa de bancos, Flickr
100 euroko billeteak by comparativa de bancos, Flickr

Lehentasuna krisitik ateratzea dela adostu dute eta kutxen bat-egitea 2011. urtera arte atzeratu dute. Xabier de Irala BBK-ko presidentearen hitzetan, une honetan “garrantzitsuena eta larriena” den gaiaz hitz egin dute bileran, hau da, ekonomiaren egoeraz. “Bere garaian ikusiko dugu proiektu hau berriz martxan jartzen den edo ez”, azaldu du de Iralak Kutxen fusioari buruz.

Gregorio Rojo, Vital Kutxako presidenteak kutxen helburua “gobernutik gertu egotea” dela adierazi du eta bilera “oso positiboa” izan dela. Xabier Iturbe Kutxako lehendakariak, aldiz, ez du Patxi Lopezekin eztabaidatutakoaren berri eman nahi izan.

Aurretik, EAEko patronalarekin, enpresari elkarteekin eta Sindikatuekin (UGT, CCOO, ELA eta LAB) bildu da Lopez. Bizkaia, Gizpuzkoa eta Arabako Aldundietako diputatu nagusiekin ere batzartu da EAEko lehendakaria, baita, EUDEL Euskal Udalerrien Elkarteko ordezkariekin. Kutxen presidenteekin izandako bilerekin elkarrizketa sozialerako mahaia osatzea da Lopezen helburua.