Bilbarnia kanpora!
Bilbarnia kanpora! –
Bizkaiko hiriburuko inauteriak Udalatxeak eta Bilboko Konpartsek osatzen duten jai batzorde mixtoak antolatu ohi ditu.
Aurten ere horrela egin dute, baina urduri agertu dira, “EAJren barruan sortu den talde separatista berri baten asmo zitalek kezkaz eta arduraz harritu gaituzte” esanez. Bilboko inauterietarako berri tristea dela aitortuaz, garrasi argia dakarte: “Aratusteetan EAJren eszisioa! Bilbarnia kanpora!”.
Horrela dio zabaldu duten komunikatuak:
“Izan ere, Bilbotarrok Aratusteak ospatzen ditugun bitartean, pribatuan mozorrotzera ohitua dagoen talde honek, aratuste propiak antolatzea erabaki du, Bilboko Aratusteak gutxietsiz.
Prozesu separatista eraikitzaile hau Bilbarnia izenez egin da ezaguna; eta diotenez, Bilbo barnean distrito independiente bat deklaratzera hel daitezke. Beste behin ere, EAJ barruan tentsioa sortzen duen talde honek, bere maskarada propioa antolatuko du, herriarentzat, baina herririk gabe.
Aburtok arazo bat du; bere partiduko zuzendaritzak udaletxearen proiektua kolokan jarri du Andoni Ortuzar jauna buru duela. Fratizidio baten aurrean gaude: partiduko beste buruzagien laguntzarekin, kontraprogramazio bat prestatu dute gure jai mixtoko burua den Itziar Urtasun anderearen bizkarrean.
Norgehiagoka honen aurrean, Bilboko Konpartsen izenean Itziar Urtasuni elkartasun osoa adierazi nahi diogu jasaten ari den sufrimenduagatik. Adierazpen bat egin nahi dugu: Agiri honen bitartez, dei egiten diegu bi aldeei, Ortuzar eta sezesionistei zein EAJ-ren udaletxe legitimoari, guztion artean ospatuko ditugun Bilboko Aratusteak ospatu ditzaten; bertakoekin zein atzerritarrekin, batasunean eta adiskidetasunean.
Jakin badakigu egoera hau ezin dela denboran luzatu eta Ortuzarrek Bilboko ordezkari legitimoak errespetatuko dituela, lehenago edo beranduago. Zuen ideiekin lagutzea nahi dugu: Zer mozorro behar du Ortuzarrek?
Bidali zuen proposamenak twitter bides eta jarri #OrtuzarMozorro hastag-a! Ez dadila ideiarik gabe gelditu! Ideia onenak sari parigabea jasoko du: afaria bere aukerako Batzokian”.
.
Hauek dira Bilboko aratuesteetarako jai batzorde mixtoak egin dituen proposamenak:
Ortuzardelo: Gure agente sekretua. Behar baldin bada, bere dohaiak, erregearen mesedera jartzeko beti prestu.
.
Toreroa: Peto petoa, bertokoa. Bilboko herri mugimendua eta ehun soziala txuliatzen aparta denez, bi belarriak eta buztana, herriari ziri egiten beti irabazten ditu.
.
Homer Ortuzar: Arrazoi nabariengatik. Ortuzar eta bere jarraitzaileak Bilborentzat ona dena esaten trebeak dira, baina finean, kanpoko ideiak dira gugana ekartzen dituztenak, gure ohiturak arbuiatuz.
.
Oteroa: Beti, pribatizatuaren onurara, eta multinazionalen behar eta nahiei men egiten. Kudeaketa bikain eta gardenaren ereduan trebea dira, horretarako, arazo sozialei entzungor egin behar badie ere.
.
MacIñaki: Guztiogatik jakina da Bilbo ongi jatearen sorlekua dela. Gure gastronomia, gure pintxoak, gure kultura. Izan hau dagoeneko, iraganeko kontuak dira. Bilbarnian ez da slowfooda bultzatzen, kalean sukaldatzea debekatua dago. Izan daiteke laister gure artean janari lasterraren sukurtsala irekitzea? Mac-Iñaki.
.
Andonald Trump: Bilbarniako jauntxo eta orojakilea. Beti prest, hiriak pairatzen dituen mehatxuen aurrean botoi gorria sakatzeko. Bilbotar desberdinok (pentsionistak, oteroak, erresidentziako zaintza lanak egiten dituztenak…) ez dugu hitzik Bilbarnian berari esker. Bilbarnia first!
Bilbarnia kanpora!
Berri berriak… PNV eszisio arriskuan!!! Albiste faltsu bat izan zitekeen baina ez . Hari honetan, albistearen inguruko kontu batzuk aztertuko ditugu #BilbarniaEz
— Bilboko Konpartsak (@konpartsak) February 9, 2018
Bilbarniak, Sabin Etxetik ezarri nahi duten hiri eredu berriaren egoera kafkianoa sinbolizatzen du. Aratusteak, aratuste herritarretatik at antolatzera ailegatu dira.
— Bilboko Konpartsak (@konpartsak) 2018(e)ko otsailak 9
Bilboko hiriak, “Udala+Bilboko Konpartsak” osatzen duten jai batzorde mixtotik
aratusteak antolatzen dituzten bitartea, Sabin Etxeak, ordu eta leku berberean
ekimen partidista baztertzailea kontraprogramatzen du.— Bilboko Konpartsak (@konpartsak) 2018(e)ko otsailak 9
Hau da, Aburto Ortuzarren kontra, PNV vs PNV, Kramer Kramerren aurka. Sarabia Clementeren kontra. Finean, borroka basatia alderdiaren zuzendaritza eta alderdi bereko udalaren kudeatzaileen artean. Hori bai, denak batuta herria arbuiatzeko.
— Bilboko Konpartsak (@konpartsak) 2018(e)ko otsailak 9
Badirudi zalantzan jartzen ari direla Jai Batzorde mixtoaren eta bere lehendakaria den (@itziurtasun) en lana. PNVk, Urtasuni sortzen ari dizkion burukominekiko
elkartasuna adierazten diogu. Zurekin gaude…— Bilboko Konpartsak (@konpartsak) 2018(e)ko otsailak 9
Sabin Etxea Bilboko udalari 155 artikulua ezartzen ari ote da? Prest ote dago EuZkadi bi PNVrentzat? Edo garai post hauetan, kudeaketan zirrikituak sortu zaizkie? EuZkadik negar egiten duen honetan, PNV pribatizatzeko ordua iritsi da.
— Bilboko Konpartsak (@konpartsak) 2018(e)ko otsailak 9
Egoera honen aurrean, gure nahia, irtenbide baketsuak eta demokratikoak jarraituz, Ortuzarri, PNVri, MTVri zein FIFAri, Bilbotar guztion Aratusteetan parte hartzeko gonbitea luzatzea da.
— Bilboko Konpartsak (@konpartsak) 2018(e)ko otsailak 9
Azkenean, krisi egoera gainditu eta zentzu komunera bueltatuko direlakoan eta Ortuzar zein bere enparauak gurera etor daitezela aldarrikatzeko, erabili, #BilbarniaEZ eta #OrtuzarMozorro hastagak, Ortuzarrek aurten erabiliko duen mozorroaren ideiak bidaltzeko. pic.twitter.com/lMzeADxffC
— Bilboko Konpartsak (@konpartsak) 2018(e)ko otsailak 9