"Bihar Madrilera, zoratu al zara?"

NzUx

Tira; ordubatak jotzera, lagunak parrandan, athletikek enpate Barçaren aurka eta ni ordenagailuari begira. Baten batek galdegingo du ea zoratu naizen. Bada ez. 4:45etan Madril aldera joan behar dut taldekako Judo txapelketa batean parte hartzera. Goizez joan eta amaitu ostean itzuli: ederra abentura!

Hala ere kontutxo bat aurreikusi dut guzti honetatik. Ziur naiz bihar gauean izanen dudala zerbait idazteko Zuzeun; izan txorakeria, kuriositate, anekdota edo kontu mamitsu, ziur zerbait izanen dudala kontatzeko bidaiaz. Eta orain kezkatuago, edo hobe esanda flipatuago, galdegingo du norbaitek: “Tipo hau pitzatuta al zegok?”

Baliteke.

Irudia | Gure Judoko taldea | Oier Aranzabal | Creative Commons By SA

Ekaitza bainuontzi batean

3 pentsamendu “"Bihar Madrilera, zoratu al zara?"”-ri buruz

  • Izaskun Pérez 2009-11-22 01:04

    Zorte on!!

  • Iñakito Garay 2009-11-22 10:40

    Pitzatua baino, amildua dirudik: pikondo baten puntaren puntatik, buruz behera eroria. Eta behea jotzean, konk, harria tokatu.

  • Lotsarik behintzat ez ekarri etxera!
    Segi fuerte, Oier!