"Bihar Madrilera, zoratu al zara?"

NzUx

Tira; ordubatak jotzera, lagunak parrandan, athletikek enpate Barçaren aurka eta ni ordenagailuari begira. Baten batek galdegingo du ea zoratu naizen. Bada ez. 4:45etan Madril aldera joan behar dut taldekako Judo txapelketa batean parte hartzera. Goizez joan eta amaitu ostean itzuli: ederra abentura!

Hala ere kontutxo bat aurreikusi dut guzti honetatik. Ziur naiz bihar gauean izanen dudala zerbait idazteko Zuzeun; izan txorakeria, kuriositate, anekdota edo kontu mamitsu, ziur zerbait izanen dudala kontatzeko bidaiaz. Eta orain kezkatuago, edo hobe esanda flipatuago, galdegingo du norbaitek: “Tipo hau pitzatuta al zegok?”

Baliteke.

Irudia | Gure Judoko taldea | Oier Aranzabal | Creative Commons By SA
bidaia, Judoa, Madril, paranoia, Zoramena
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

3 pentsamendu “"Bihar Madrilera, zoratu al zara?"”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude