Bigarren pista zabaldu du Bizik
Aurreko astean bideo bat eskegi zuen Bizik bere webgunean. Haurdun zegoen emakume baten irudiak baino ez ziren agertzen. Oraingoan, berriz, beste emakume bat. Kasu honetan ohetik jaiki eta gosaltzera doa. Telefono dei batekin bukatzen da bideoa. Zer izango ote da?
gu… euskaraz bizi gara!
Nik uste geroz eta argiagoa dagoela talde feministen kanpaina dela. Abortoaren aurkako kanpaina zioten batzuk, baino hau nola enkajatzen dute horretan?
Gainera, martxoan… ejem, ejem
Bat nator Nekanerekin.
Gainera neskaren logelako pareta morea izateak beste pista bat ematen digu. Seguru martxoaren 8arekin zerikusia duela.
Hala ere beste zerbait ere izan daiteke oraindik, nik behitzat adi adi jarraituko dut “bizi” delako hau zer demontre den jakin arte!
Bideo gehiago izango direla espero dut!
Ba egia esan nik ez dakit ze izan daitekeen….nola bizi zara?
edo nola bizi nahiko nukeen? Emakumeak protagonista….bata haurdun, bestea esnatu berria…Martxoak 8ren harira izan daiteke noski, baina nola bizi naiz?
Auskalo ze izanen den….ez da erakunde politiko berri baten kanpaina izanen?
Beno dena dela, txukun eginda dago…ta aurrera borroka feminista!!!
“ni euskaraz #bizi naizen emakumea naiz”, akaso? XD
Baina bi bideo hauek ez doaz jarraian? Ez da istorio bat kontatzen ari? Nik uste lotuta daudela, eta istorioa bideo gehiagorekin joango dela argitzen. Telefonoz deituko zion batak besteari.
Ni euskaraz bizi naiz!