7 pentsamendu “Bigarren pista zabaldu du Bizik”-ri buruz

  • gu… euskaraz bizi gara!

  • Nik uste geroz eta argiagoa dagoela talde feministen kanpaina dela. Abortoaren aurkako kanpaina zioten batzuk, baino hau nola enkajatzen dute horretan?
    Gainera, martxoan… ejem, ejem

  • Bat nator Nekanerekin.
    Gainera neskaren logelako pareta morea izateak beste pista bat ematen digu. Seguru martxoaren 8arekin zerikusia duela.
    Hala ere beste zerbait ere izan daiteke oraindik, nik behitzat adi adi jarraituko dut “bizi” delako hau zer demontre den jakin arte!
    Bideo gehiago izango direla espero dut!

  • Ba egia esan nik ez dakit ze izan daitekeen….nola bizi zara?
    edo nola bizi nahiko nukeen? Emakumeak protagonista….bata haurdun, bestea esnatu berria…Martxoak 8ren harira izan daiteke noski, baina nola bizi naiz?
    Auskalo ze izanen den….ez da erakunde politiko berri baten kanpaina izanen?
    Beno dena dela, txukun eginda dago…ta aurrera borroka feminista!!!

  • Txantxangorria 2012-03-06 16:07

    “ni euskaraz #bizi naizen emakumea naiz”, akaso? XD

  • Baina bi bideo hauek ez doaz jarraian? Ez da istorio bat kontatzen ari? Nik uste lotuta daudela, eta istorioa bideo gehiagorekin joango dela argitzen. Telefonoz deituko zion batak besteari.

  • Ni euskaraz bizi naiz!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude