Biba zuek! galegoz bizi gura duzuen adiskideok

Queremos Galego  plataforma sortu dute Galizian.  Eta kalera atera dira hizkuntzaren alde, hezkuntzaren alde. Gurean, eredu bilakatu dira hangoak. Eta hemen, zer egin franko dago hizkuntzaren eta hezkuntzaren alde egiteko. 

MTI4Mg==

Euskal Herria hiru zatitan gutxienez banatuta dagoen honetan, hiruretan eta bakoitzean arazo franko ditugu hezkuntza munduan.

  • Euskal erdian (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan) sailburu berriari EZkuntza sailburua deitu diote Euskal Herrian Euskaraz mugimenduko kideek ikusi berri ditudan afitxa batzutean. CelaA ereduaren dama da Isabel. EZpata eskuan, bereak eta bi egitera etorri dena. Buesa gogoan, zer egin franko izango du.
  • Nafarroari buruz, zer esan adiskideok. Orain arte ETBkoak arduratu dira hango agintariak zeinen maltzur eta otsoak izan diren euskararen eta ikastolen gainean esaten. Ereduak eta modeloak inposatzerakoan. Oinarriak eta euskalgintzak behin baino gehiagotan plazaratu behar izan ditu kezkok. Baina ez da egoera irauli, bere horretan jarraitzen du, hauteskunde bezperetako ameskeriak amets.
  • Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan, euskara ofiziala ere ez da. Eta hala ere Seaskako  ikastoletan eta eskola elebidun batzuetan, ikasleek euskararen aldeko hautua egiten dute. Eta sortzen dira ikasle euskaldunak. Eta ikasten dute, gero eta gutxiago mintzo den hizkuntza horretan. Baina han ere, pribatizazioak batetik eta ofizialtasun eza bestetik, mugak eta trabak… eta hizkuntza eta hezkuntza…. hala moduz.

Queremos galego! oihukatu beharko genuke guk ere. Eta kalera atera Galiziako karriketan egin duten antzera. Queremos falar en galego aldarrikatu. Eta mundu osoko galegoen eskubideak galdegin. Eta eskuratu. 

Martxoaren 13ko deialdia

Euskal Herrian baina, galiziarren ereduari jarraitzeko, edo gurea propioa egiteko, sortu da mugimendu txiki bat. Ari dira eskoletako guraso, irakasle, ikasle eta enparau Euskal Herriak Bere Eskola ekimenaren deialdiari jaramon egiten. Ausarta da, bizia, dinamikoa. Euskal Herriak bere hezkuntza eredu propioa behar du, ez dago dudarik. Euskaraz ikasteko eskubidea ezin digu inork ukatu, baina horren alde egin eta agertu beharra dago, aitzakia barik, gogotsu, ilusioz, determinazioz. 

Galiziako mobilizazioak adibide

Irudia | Galiziar egunkari bateko azala, gaur | bibazuek! | Creative Commons By SA

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus

Zer duzu buruan “Biba zuek! galegoz bizi gura duzuen adiskideok”-ri buruz

  • […] Beste behin, eredugarri galegoak. queremosgalego.org plataforma herritarra sortu dute, nunca mais berri bat. Hizkuntzaren alde, hezkuntzaren alde. Hemen, badirudi euskararen alde gaudenok, adiago gaudela hurrengo subentzioak boletinean noiz argitaratuko, beste ezeri baino. Euskalgintza deritzona indarge ikusten dut nik, begi okerrotatik; baina bada ostantzeko asmo eta ekimenik ere gurean, ze erremedio! martxoaren 13an ikusiko dira gure indarrak eta ahuleziak, Bilbon. Biba zuek! galegoz bizi gura duzuen adiskideok. […]