Beste etsipen bat mahai sektorialean
Beste etsipen bat mahai sektorialean –
STEILASek, gainerako indar sindikalekin batera, bere desadostasuna eta harridura adierazi du gaur iragarri den kontratazio kopuru urriarekin.
Beste etsipen bat gaur goizean deitutako mahai sektorialean, non Nafarroako Hezkuntza Departamentuak ordezkaritza duten sindikatuei azaldu dien joan den ostiralean iragarritako 666 kontratazio berriak, azkenik, laurdena izango direla: 173.
Ez dezagun ahaztu zifra hori duela aste bete egunkarietako azala izan zela, Gimenok azken hilabeteetan egin duen publizitate-kanpainaren barruan sartuz. Irudi-garbiketa zapuztua izan da, azkenean apurretan geratu egin dena.
Gaur, Hezkuntza Departamentuaren inprobisazio eta planifikazio faltaren kapitulu berri baten lekuko izan gara.
Zentzugabekeria honi aurre egiteko, hezkuntza-komunitate osoko ordezkariak (sindikatuak, familiak eta ikasleak) elkartu egin gara, ikasturte presentzial eta segurua eskatuz, errealitatetik oso urrun dagoena.
Ez da erraza, baina badira premisa argi batzuk ere: espazioak eta plantilak zabaltzea, osasun baldintzek eta egoerak eskatzen duten arreta hurbilarekin erantzun ahal izateko.
Beste gai batzuek estali dute pertsona eta Gobernu honen euskarafobia. Gimenoren erabakiak:
-Uko egin zion euskara eskolak emateari helduen ikastaroen bidez Nafarroako Erriberan. Gero atzera egin behar izan zuen.
-Mendigorrian D eredua jartzea ukatu du. Hainbatetan ez dio informaziorik eman Arartekoari, eta, Arartekoak D eredua jartzeko gomendatu ondoren, ez dio erantzun, ikasturtea hastear dela.
-Iragarri duenez, eginen duen 1. ikastetxean (Lezkairukoa) alemanezko murgiltze eredua jarriko du.