Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritzaren aldeko manifestua

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritzaren aldeko manifestua –

Manifestu hau sinatzen dugunok Euskal Herri osoko komunikabideetako kazetari euskaldunak gara, eta ondorengoa adierazi nahi dugu berdintasun defizit bat zuzentzea lortzeko helburuarekin:

Maite Artola (Euskadi Irratia) eta Martxelo Otamendi (Berria) Koldo Mitxelena Kulturunean gaur, adierazpena irakurtzen. (Argazkia: Berria).

Ezaguna da euskaraz lan egiten dugun kazetariok, euskaraz egite hutsagatik eta gure hizkuntzaren egoeragatik, urteetan iraun duen desberdintasun egoera batean ari garela lanean. Herritar guztion ardura da euskara normalizazio osora eramatea, baina zeregin horretan lehen mailako erantzukizuna daukate erakunde publikoek.

Informazioa zorrotz, egoki eta zuzen ematea da komunikazioan ari den profesional ororen egitekoa. Baita euskaraz dihardugun profesionalona ere. Horretan jartzen dugu gure lan, indar eta gogo osoa: gure irakurleei, entzuleei eta ikusleei lehen mailako informazioa helaraztea dugu helburu.

Une historikoak ari gara bizitzen hilabete hauetan. Inoiz baino beharrezkoagoa gertatu da komunikabideotako profesionalon lana. Oinarrizko jarduera da gurea, eta garrantzi ezinbesteko horren jakitun landu behar ditugu albisteak, egiazkotasunez eta eraginkortasunez. Funtzio hori bete ahal izateko, kazetariari ezinbestekoa zaio notiziaren sorburura, protagonistengana eta arduradunengana jotzea. Arduradun horien betebeharra da, berriz, iritzi publikoari informazioa eta zehaztasunak ematea. Eta hori bi hizkuntza ofizialetan egitea. Kazetariaren betebeharra da galderak egitea; arduradun politikoen erantzukizuna, berriz, horiei erantzutea. Baita euskaraz ere.

Euskaraz behar dugu informazioa, besteak beste, pandemiak eragindako azken neurriei buruz informatzeko, ezusteko gertakarien ondoko ekinbide ofizialak jakinarazteko eta hartzen diren erabakien berri gizarteari emateko. Ez dira aski euskarazko adierazpen irakurriak edota ardura gutxiagoko ordezkarien euskarazko bozeramailetza behartuak. Ez dira aski euskaraz ari garen komunikabideetako profesionalontzat, eta, batez ere, ez dira aski informazioa euskarazko komunikabideetatik jasotzen duten herritarrentzat.

Horregatik, Eusko Legebiltzarrak 1982an Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko Legea onartu eta 38 urtera, datorren Eusko Jaurlaritza osatu behar duen arduradun nagusiari eskatzen diogu euskaraz hitz egiten duten sailburu eta arduradunak izenda ditzala.

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritza zor zaio euskal kazetaritza profesionalari.

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritza zor zaie herritarrei.

.

Atxikimenduak emateko helbidea:

sailburueuskaldunak@gmail.com

SINATZAILEAK

Alea

Mirian Biteri

Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute

Anakoz Amenabar

Mikel Buruaga

Aiurri

Jon Ander Ubeda Goikoetxea

Anboto

Aitziber Basauri Gandiaga

Maialen Zuazubiskar Gallastegi

Jone Guenetxea Arrinda

Argia

Onintza Irureta Azkune

Mikel Garcia Idiakez

Jon Torner Zabala

Gorka Bereziartua Mitxelena

Estitxu Eizagirre Kerejeta

Urko Apaolaza Avila

Jenofa Berhokoirigoin Hirigarai

Amaia Lekunberri Ansola

Zigor Olabarria Oleaga

Xabier Letona Biteri

Lander Arbelaitz Mitxelena

Axier Lopez

BERRIA

Lander Muñagorri Garmendia

Mikel Lizarralde Okina

Jon Fernandez

Jakes Goikoetxea Izagirre

Julen Etxeberria Sabino

Ainhoa Oiartzabal Azketa

Uxue Gutierrez Lorenzo

Jokin Sagarzazu

Edu Lartzanguren

Iker Tubia Barberia

Ane Eslava Serrano

Ion Orzaiz Galarza

Unai Zubeldia Arruabarrena

Urtzi Urkizu

Jon Ordoñez Garmendia

Jone Bastida Alzuru

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Gorka Berasategi Otamendi

Iosu Alberdi Atxurra

Mikel Peruarena Ansa

Aitor Manterola

Mikel Rodriguez Landa

Jone Arruabarrena

Ainhoa Larretxea Agirre

Garikoitz Goikoetxea

Arantxa Iraola

Gotzon Hermosilla

Imanol Magro Eizmendi

Iñigo Astiz

Natalia Salazar Orbe

Maite Asensio Lozano

Arantxa Elizegi Egilegor

Patxi Huarte (Zaldieroa)

Julen Aperribai

Jon Olano Urainp>

Amagoia Mujika Tolaretxipi

Iñaki Etxeleku

Joana Ibargarai

Joanes Etxebarria

Ainize Madariaga

Oihana Teyseyre Koskarat

Enekoitz Telleria Sarriegi

Maddi Ane Txoperena Irribarren

Edurne Begiristain Iturritxa

Ekhi Erremundegi Beloki

Martxelo Otamendi Egiguren

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Iñaki Petxarroman Gutierrez

Nagore Rodriguez

Ainara Arratibel Gascon

Igor Susaeta

Jon Ander de la Hoz

Itziar Ugarte Irizar

Maider Galardi Fernandez de Agirre

Irati Urdalleta Lete

Bilbo Hiria Irratia

Ane Zabala

Bizkaia Irratia

Izaskun Ellakuriaga

Alfre Elgezabal

Asier Txakartegi

Rosi Guarrotxena

Ainhoa Llona

Mikel Astelarra

Miren Ezkurra

Eldiario.es

Iñigo Aduriz Mulas

El Diario Vasco

Nerea Azurmendi Zabaleta

Elhuyar

Bego Zubia Gallastegi

Ana Galarraga Aiestaran

Eitb.eus

Eider Jauregi

Beñat Lizaso Garcia

Idoia Alberdi Etxaniz

Esan Erran Irratia

Itziar Perez Argomaniz     

Euskadi Irratia

Itziar Aranguren Sanz

Itxaso Martin Zapirain

Garbiñe Uria Arruti

Maite Alustiza Gorria

Pilar Goia Amonarriz

Mertxe Etxeberria Iparragirre

Iratxe Etxebarria

Ane Zuazubizkar Iñarra

Urtzi Gartzia Goieaskoetxea

Olaia Urtiaga Etxeberria

Nagore Telleria Eizagirre

Arantxa Arza Lasa

Miren Altuna

Izaro Insausti Barandiaran

Amaia Portugal Gonzalez

Oihane Perez Ibarguren

Jon Artano Izeta

Joxe Mari Apaolaza

Ramon Santxez Zabaleta

Xabier Murua

Joxe Juan Ugalde Ordoki

Maite Artola Sarobe

Iñaki Guridi Ormazabal

Iñigo Alustiza Gorria

Manu Etxezortu

Gari Udabe Pagola

Jone Larrañaga Rodriguez

Oihane Yustos Alejandro

Gorka Otaegi Uriya

Alba Cabrera Jauregi

Imanol de la Varga Urzelai

Zuriñe Etxebarria

Arritxu Iribar

Ane Albisu

Xiker Esnal Altuna

Iñaki Esnal Altuna

Arantxa Agirre Etxeberria

Tamara Ferrari Martinez

Lierni Ibargutxi Gisasola

Ainhara Zuazabeitia Alkorta

Oihane Egurtza Indakoetxea

Andoni Urbistondo Aranburu

Lourdes Arrizabalaga Gereñu

Unai Iradi Sarasola

Ester Murelaga Sesma

Mailu Odriozola Odriozola

Jon Aizpurua Barandiaran

Asier Fernandez Mindegia

Amaia Eneterreaga Etxegia

Eneritz Aulestia Mutiozabal

Asier Odriozola Gonzalez

Arantxa Irastorza Armendariz

Igotz Alkorta Irastorza

Eneritz Gorrotxategi Zuaitz

Nekane Peñagarikano

Eusko Irratia

Urko Aristi

Euskal Herria Irratia

Reyes Illintxeta Jimenez

Pello Argiñarena Urriza

Juan Kruz Lakasta Zubero

Euskal Irratiak

Jose Luis Aizpuru

Euskal Telebista

Oihane Malkorra Tolosa

Dani Martirena Indart

Aiert Arieta-araunabeña Asporosa

Oihana Sarasola

Mikel Yarza Agirregomezkorta

Edu Mendibil Garate

Elena Azpeitia Egaña

Garbiñe San Miguel Larrañaga

Andoni Arratibel Galarza

Jon Ander Gorospe

Xabier Zaldua Olabeaga

Karmele Hernandez

Andoni Basabe

Jon Asla Uria

Xabier Urteaga Barriocanal

Itziar Mena Sandonis

Juanan Argoitia Urkiola

Xabier Euzkitze

Nerea Iriarte Okiñena

Iñigo Lezertua Uranga

Fermin Aramendi Arana

Itsaso Muñoz

Nerea Reparaz

Klaudio Landa

Iban Garate

Joseba Elorza

Yolanda Mendiola

Aritz Legarreta-Etxebarria Eguskiza

Juanan Legorburu Aranburu

Alfontso Arroio Monasterio

Koldo Aldalur

Anartz Agirre Madariaga

Ilaski Serrano Urkidi

Xabier Andueza

Xabier Usabiaga

Iñigo Aiestaran

Ibon Idigoras

Miren Josu Arrazola Hernandez

Araceli Loinaz Eizaguirre

...eta kitto!

Jose Luis Gorostegi Aranguren

Ekhi Velar Errasti

Silbia Hernandez Arrazola

Ana Aizpurua Rubio

Jose Luis Gorostegi Aranguren

Gara / Naiz

Mikel Jauregi Artola

Xole Aramendi

Isidro Esnaola Herrero

Ion Salgado

Nagore Belastegi Martin

Ane Urkiri Ansola

Ramon Sola Ayesa

Iñaki Soto Nolasko

Ruben Pascual

Gaztea irratia

Julen Telleria Lopetegi

Antton Telleria Lopetegi

Ainhoa Vitoria Mondragon

Egoitz Txurruka Gallo

Alexander Padilla Lopez

Gaztezulo

Gaizka Izagirre Brosa

Jaione Dagdrommer Marques

Ane Urrutikoetxea Bayon

Goiena Komunikazio Taldea

Xabi Gorostidi

Eneko Azkarate

Uxue Igarza

Maialen Santos

Maider Arregi

Jokin Bereziartua

Xabi Urzelai

Imanol Beloki

Miren Arregi

Itziar Larrañaga

Larraitz Zeberio

Mireia Bikuña

Julen Iriondo

Josu Bilbao

Mirari Altube

Iban Arantzabal

Goierriko Hitza-GoiBerri

Loinaz Agirre Elkoroberezibar

Arkaitz Apalategi Arin

Andrea Aranburu Goienetxea

Ane Garmendia Agirre

Kerman Garralda Zubimendi

Iñaki Gurrutxaga Cacho

Aimar Maiz Morea

Tere Madinabeitia Agirre

Ariane Vierbucher Iturbe

Asier Zaldua Urretabizkaia

Guaixe

Alfredo Alvaro Igoa

Hala Bedi irratia

Jon Hidalgo

Naiara Perea Cuerda

Gixane Moragues Saitua

Aimar Gutierrez Bidarte

Hamaika Telebista

Beñat Zarrabeitia

Iker Elorriaga illera

Hiruka

Unai Brea

Irutxuloko Hitza

Inaxio Esnaola Aranzadi

Irati Salsamendi Lozano

Iñaut Gonzalez de Matauko Rada

Beñat Parra Rodriguez

Nerea Lizarralde Rodriguez

Maite Reizabal Arregi

Jakin

Lorea Agirre Dorronsoro

Xabier Eizagirre

Miren Rubio Iturria

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Lore Bengoetxea Ibazeta

Asier Alkorta Bengoetxea

Nerea Bedialauneta Alkorta

Eider Mugartegi Urizarbarrena

Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu

Olaia Zabalondo Dominguez

Aintzina Monasterio Maguregi

Oihana Cabello Elorriaga

Ane Maruri Aransolo

Naiz Irratia

Hegoi Belategi Pumar

Oihana Azkue Sarasola

Ainara Rodriguez Zalakain

Iker Gurrutxaga Zubimendi

Oinatz Aizpuru Lopez

Maite Bidarte

Eider Olazar Elduaien

Ion Telleria Barrena

Noticias de Gipuzkoa

Oihana Prado

Jorge Napal

Naiara Puertas

Arantxa Lopetegi Algorta

Oarso-Bidasoko Hitza

Rebeka P. Ruiz

Ikerne Zarate Gartziarena

Erik Gartzia Egaña

Imanol Saiz Gomez de Segura

Olaia Gerendiain Ruiz de Gauna

Urko Etxebeste Petrirena

Pikara Magazine

June Fernandez

Radio Euskadi

Idoia Jauregi Pikabea

Galder Perez

Goizalde Landabaso-Etxeberri

Olatz Arriola-Bengoa Ortega

Joseba Martin Matos

Iñaki Larrañaga Aizpurua

Imanol Manterola Beizama

Mikel Saez Bañares

Sustatu

Luistxo Fernandez

Ttipi-Ttapa

Aitor Arotzena Albizu

Nerea Bazterrika Loiarte

Eneritz Iraola Odriozola

Gurutze Pikabea Iribarren

Tolosaldeko Ataria

Imanol Garcia Landa

Naiara Roldan de Aranguiz Jimenez de Aberasturi

Rebeka Calvo Gonzalez

Itzea Urkizu Arsuaga

Jon Miranda Labaien

Irati Saizar Artola

Josu Artutxa Dorronsoro

Leire Carrasco Vaz

Iñigo Terradillos Gaztañaga

Eneritz Maiz Etxarri

Urolako Komunikazio Taldea

Onintza Lete Arrieta

Maria Maia Manterola

Amaia Urbieta Arruti

Aiora Larrañaga Solaberrieta

Maialen Etxaniz Cantos

Olaia Juaristi Zabala

Julen Imaz Rego

Andoni Elduaien Soraluze

Gorka Eizagirre Goikoetxea

Nerea Uranga Bastarrika

Zuzeu

Anartz Bilbao Loiola

Beñat Hach Enbarek Irizar

Amaia Rojo Sierra

Ekoizpen etxeetan

Irati Sarasua Arabaolaza

Fermin Etxegoien Uribeetxeberria

Beste hainbat

Asier Perez-Karkamo Herran

Leire Palacios Egiguren

Onintza Enbeita

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritzaren aldeko manifestua

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritzaren aldeko manifestua
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritzaren aldeko manifestua”-ri buruz

  • Zorionik beroena ekimenagatik!

    Argi erakutsi duzue ez dela euskal kazetarien artean adorerik falta, ez eta koordinatzeko eta saretzen hasteko ahalmenik ere.

    Orain euskalgintza eta euskaldungoa abian jartzea litzateke hurrengo urratsa, Eusko Jaurlaritzak ez baitu bere kasa ezer egingo euskararen normalkuntzaren alorrean euskal herritarron presioaren bidez ez bada.

    Zorionak berriz ere.

    Eta eskerrik asko!

  • Juan Inazio Hartsuaga
    juan inazio hartsuaga 2020-08-27 17:10

    Aldarrikapenarekin bat eginez noski, nire buruari galdetzen diot, euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritza lortuz gero, ETBkoek adierazpenak erdaraz errepikatzeko eskatuko ote dieten, erdarazko katean emateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude