Bertzearen mina
Bertzearen mina –
ETAren eta gisakoen indarkeriaren 41 biktimak idatzi bat sinatu dute “polizia abusuen eta eskuin muturreko taldeen biktimak aitortu nahi ez izatearen” kontra. “Akats politiko eta humano larria da” nabarmendu dute. Idazkia, Eusko Legebiltzarrak onetsi berri duen legearen harira heldu da. Hain zuzen ere PPk Konstituzio Auzitegira errekurritu nahi du lege hori, ETA eta Estatua berdintzen dituelakoan. Nafarroako Parlamentuak gisa bereko legea ere onetsi du berrikitan, eta bidean da, nonbait, gisa bereko errekurtsoa. ETAren biktima nafarrik ez dugu, ordea, orain arte ikusi Mikel Zabaltza, Gladys del Estal edo German Rodríguez ere biktimak izan zirenik aitortzen. Eta alderantziz ere ez, nik dakidala. Hemen, mina duenak ez du oraindik bertzearen mina ikusten.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko apirilaren 17koa]