Bertsolaritza ikastaroa Donostian

Bertsolaritza ikastaroa DonostianBAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak BERTSOLARITZA IKASTAROA prestatu dute lankidetzan, ikasturte osorako programa batekin.

Bertan bertsolaritza eta bertsogintzaren atal ezberdinak landuko dira, saioen egituratik bat-bateko bertsolaritzara, bertsoen kritikatik bertso paperetara, teoria praktikarekin uztartuz eta tarteka gonbidatu berezien laguntzarekin.
DATAK: Urriaren 6tik ekainaren 8ra

EGUNA: Astelehena

ORDUA: 19:00etatik 20:30era

LEKUA: Antiguako Lugaritz Kultur etxean

IRAKASLEA: Jon Martin bertsolaria eta gonbidatuak
Ikasturte osorako matrikula 50€koa izango da.

Izen ematea bagera@bagera.net helbidean edo 943467181 telefonoan.

Bertsolaritza ikastaroa Donostian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude