Berriozar Lasterbidean

Hemen ikusgai duzun bideoan Oiartzun, Berriozar eta Ibarrako dantzariak ageri dira, Lasterbidean euskal preso eta iheslarien aldeko lasterketan parte hartzeko deia eginez, datorren ekainaren 7an Berriozarren.

“Askatasunaren Lasterbidean” kanta Siroka (feat. David Nanklares) taldearena da eta Juantxo (Glaukoma) & Oihana (AFU) izan dituzte laguntzaile.

 

Elkartasun lasterketa

Herri ekimena da Lasterbidean, nazio elkartasun lasterketa, desagertzeko bokazioz jaio zen herri ekimena da; kirolaren bidetik euskal errepresaliatu politikoen aldeko elkartasun keinua. Etxetik urrun bizi direnak etxera bidean jarri nahi dituzte Lasterbidean. Bitartean, herrialdez herrialde mugituko da ekimena.

Berriozar LasterbideanOiartzun eta Larrabetzutik igaro ondoren, datorren igandean, ekainak 7, Berriozarrera heltzen da Lasterbidean, Nafarroara, hirugarren edizioan.

Helduen lasterketak 8 kilometro ditu eta 11.30ean abiaraziko da -izen emateak www.herrikrosa.eus helbidean 12 euroren truke-; ordu bete aurretik umeen lasterketa izango da, hiru kilometro luze dena.

Lasterketaz gain, egun osoko egitaraua antolatu du ekimenak, goizeko 9.30ean kale animazioarekin hasi eta 17.30etik aurrera gaztetxeko kontzertuekin bukatu. Tartean, herri bazkaria ere izango da polikiroldegian, 15 euroren truke.

Egun osoko egitaraua antolatu duen ekimenak, kale animaziotik hasi eta gaztetxeko kontzertuetaraino -bazkari herrikoia barne- 11.30ean abiaraziko du helduen lasterketa, 8 kilometrokoa. Eta ordu bete aurretik umeena, hiru kilometro luze dena.

Iganderako eguraldi onaren iragarpena dagoela-eta, “ez da aitzakiarik”, diote Lasterbidean ekimenetik. Euskal errepresaliatu bakoitzeko korrikalari bat bidea jarri eta 1.500 korrikalari inguru bertaratzeko erronka ei dute.

 

Hemen duzuen bideoan orain bi urte, 2013ko ekainaren 2an, Oiartzunen bizitakoaren laburpen bideoa da; lehen Lasterbidean -eta sarrera ilustratzen duen argazkia, bigarren ediziokoa, Larrabetzukoa-.