JAUZIA proiektua

Bada orain 3 hilabete JAUZIA proiektuaren berri eman genuela. 3 hilabetez hainbat lan burutu ditugu, batzuk publikoki ikusi zitezkeenak gure blogaren bitartez eta beste batzuk, gure aldetik deus publikatu gabe egin ditugunak.

Orain JAUZIA proiektuaren lehen atala publikatzeko unea iritsi da eta jadanik burututako lanarekin kontent agertzen gira. Espero dugu gure lana erabilgarria izatea, Euskal herriko memoria kolektiboaren eraikuntza bidean.

logoa xuri-01

Zehazki, Ekainaren 8an publikatuko dugu sar-hitza eta 9an lehen pertsonaiari buruzko multimedia artikulua. Ondorengo bi astelehenetan publikatuko ditugu beste bi artikuluak: ekainaren 15ean eta Ekainaren 22an.

Artikulu bakoitza 4 ataletan zatitua izango da:
– Pertsonaia edo pertsonaien aurkezpena
– Bakoitzaren ibilbide pertsonala
– Jauzia, engaiamendua
– Jauziaren zergatia

Orain, Ekainaren 9a itxoin eta artikuluetaz gozatu!

Ondorengo pausuak zehaztekoak ditugu oraindik, baina webdoc bat eta dokumental bat sortzearen ideiak ditugu buruan…

DSC_0670

 

 

1989 Bidaxune (Baxe Nafarroa) - JAUZIA