“Nola egin eta eragin berrikuntza soziala?” saio irekia

Zenbateraino egiten eta eragiten dugu berrikuntza soziala?” galdera izenburu gisa hartuta, ikerketa egin dugu Elhuyar Aholkularitzan, eta egindako lanaren emaitzak aurkezteko eta emaitzen inguruan gogoeta egiteko antolatu dugun lan-saiora gonbidatu nahi zaitugu. Goiz osoko saioa izango da, eta, bertan, ikerlanaren emaitzak aurkezteaz gainera, saioa aberastuko duten bi ekarpen interesgarri izango ditugu: Gorka Espiauk berrikuntza sozialaz duen ikuspegiaz hitz egingo digu, eta Donostiako Antiguako Gaztegunearen prozesua sustatu eta bertan parte hartu duten eragileek beren esperientziari buruz hitz egingo digute. Ikerlana Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuak emandako laguntzari esker egin ahal izan dugu.

berrikuntza sozialaBerrikuntza soziala nahiko kontzeptu lausoa eta zabala da oraindik ere; ia edozer sar daiteke gizartea eta berrikuntza ardatz dituen aterkipe horretan. “Zenbateraino egiten eta eragiten dugu berrikuntza soziala?” galdera izenburu gisa izan duen ikerlanaren bidez, argi apur bat egin nahi izan dugu. Berrikuntza sozialaren inguruko teoriak eta praktikak aztertuz, lanerako baliagarriak izango zaizkigun oinarriak zehaztu nahi izan ditugu. Zertaz dihardugu berrikuntza sozialaz edo gizarte-berrikuntzaz ari garenean? Zer ulertzen dugu berrikuntza sozialaz? Zer ezaugarri ditu? Nola gauzatzen da? Zer baldintza behar ditu bizirauteko? Nork eragiten du? Zergatik eta zertarako garatu berrikuntza soziala?

Data: irailak 19, ostirala, 9:15etik 13:30era

Lekua: Orona Fundazioa (Orona IDeO, Galarreta, Hernani).

Egitaraua

09:15-09:30 Harrera.

09:30-09:45 Ongi etorria. Jon Peli Uriguen (Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoko diputatua) eta Aizpea Otaegi (Elhuyar Aholkularitzaren koordinatzaile nagusia).

09:45-10:30 Hitzaldia. “Berrikuntza soziala: Euskal Herrirako apustu estrategikoa”. Gorka Espiau (The Young Foundation erakundeko berrikuntza-zuzendaria eta Agirre Lehendakaria Center-eko kidea).

10:30-11:00 Berrikuntza soziala neurtzeko landutako tresnaren aurkezpena. Jon Abril eta Oihana García (Elhuyar Aholkularitza).

11:00-11:20 Atsedenaldia.

11:20-12:00 Berrikuntza sozialeko praktika on bat: Donostiako Antiguako Gaztegunearen prozesua. Naiara Sampedro (Donostiako Udaleko Gazteriako zinegotzia), Itziar Bilbao (Donostiako Udaleko Gazteriako teknikaria) eta prozesuan parte hartu zuten gazteen bi ordezkari.

12:00-13:00 Talde-lana.

13:00-13:30 Ondorioak eta lan-saioa ixtea.

 

Izena emateko epea irailaren 17ra arte egongo da irekita: Eman izena (943 36 30 40, i.aizpurua@elhuyar.com).

berrikuntza soziala

Gizartearen hainbat esparrutan, eraikuntza kolektiboan lan eginez, hobekuntza lortzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Parte-hartzean eta berdintasunean oinarrituta egiten dugu lan, eta hizkuntza gutxituei tratamendu egokia eskaintzen diegu.