“Berrikarin” proiektuak irabazi du aurtengo EikenTALENT lehiaketaren EITB saria
“Berrikarin” proiektuak irabazi du aurtengo EikenTALENT lehiaketaren EITB saria
“Berrikarin” proiektuak, umeei zuzendutako informatiboak, jaso du EikenTALENT lehiaketaren zazpigarren edizioaren EiTB saria
Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako Campusean izandako ekitaldian aditzera eman zenez, “Berrikarin” proiektuak irabazi du EikenTALENT lehiaketaren zazpigarren edizioa. Eikenek bultzatzen duen ekimen honek talentu ez profesionala industriarekin harremanetan jartzeko helburua du eta aurten ea 40 proiektu jaso ditu. “Berrikarin” umeei zuzendutako informatibo laburra da eta marrazkien bidez eguneko albiste nagusien berri emango ditu. Bere originaltasuna dela eta irabazi du proiektu horrek lehenengo saria. UPV/EHUko ikaslea den Lohizune Amatria gaztea da ideiaren sortzailea eta sari bat eskudirutan eta IRUSOIN enpresan prestakuntza beka bat jasoko ditu, proiektua garatu ahal izateko.
Bestalde, aurkeztutakoen artean ideiarik onena saritzen duen EikenTALENT Saria Mondragon Unibertsitateko ikasle ohiak diren Paula Besgak eta Leire Berturenek jaso zuten Kanpotarrak izeneko proiektuarekin. Reality bat da saio hau. Bertan, atzerritar talde bat herri batera iristen da eta lagunak nola egiten duten ikusten da. Euren kasuan prestakuntza beka bat jaso dute, euskal ikus-entzunezko sektoreko enpresa batean lanean egiteko aukerarekin.
Bi sari nagusiez gain, gainontzeko finalistek ere bestelako sariak jasotzeko aukera izan zuten, hala nola, Bilbao Ekintzak, Bizkaia:Talent-ek, eta DSS 2016 Fundazioak ematen dituzten bekak enpresetan praktikak egiteko, Donostiako Zinemaldian Tabakalerak eta Zinemaldiak antolatutako Nazioarteko Ikasleen Topaketetan parte hartzeko sarrerak, eta Vitoria-Gasteizko Irrati eta Telebista FesTVal-ean eta Bilbao Mendi Film Festival-ean antolatzen dituzten ekitaldi guztietara joateko sarrerak. Guztira, 21 gazte sortzaileek lortu dute sari horietako bat.
Esan bezala, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean egindako ekitaldi berezi batean jakinarazi dira sariak, eta ekitaldiaren buru Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaria izan da, Clara Montero. Ekitaldian parte hartu dute, halaber, Juan Mari Gurrutxaga Eikeneko presidenteak, Andoni Aranburuk EiTBko Estrategia zuzendariak eta Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektoreak.
Bertara gerturatu zirenen artean beste bi unibertsitateetako ordezkariak egon ziren, Carmelo Garitaonandia, UPV/EHU Bizkaiko Campuseko errektore-ordea eta Roberto San Salvador del Valle, Deustuko Unibertsitateko Komunikazio dekanordea; Eskola eta Heziketa Zentroetako ordezkariak ere bertan izan ziren, horien artean, Eikenen bazkidea den Iñaki Aizpuru, Andoaingo Zine eta Bideo Eskolako zuzendaria; eta horiekin batera, Eva Salcedo, Bilbao Ekintzatik; Ander Mujika, Bizkaia:Talent-en izenean; Saioa Riba eta Amaia Serrulla, Zinemaldiko ordezkari gisa; eta Joseba Fiestras eta Jabi Baraiazarra Vitoriako FesTValeko eta Mendi Film Festivaleko zuzendariak hurrenez hurren.
Ekitaldiak, ohikoa den bezala, “Face To Face” izeneko gazteen eta enpresen arteko topaketa saio bat ere izan du. Enpresen eta gazten arteko zuzeneko bilera horietan parte hartu dute ikus-entzunezko sektoreko enpresa nagusiek, besteak beste hauek azpimarra daitezke: Irusoin, Pausoka, JOK Films, On Time, EiTB, Arteman Komunikazioa, Goiena Komunikazioo Taldea, Basque Films eta The Blackout Project.
Ekimenak, gainera, honako erakunde hauen babesa du: UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta EAEko Ikus-entzunezko Ikastetxe eta Zinema Eskola ia guztiak.
EikenTALENT PROGRAMA
Sarien banaketa ekitaldia duela hiru hilabete hasitako prozesu baten amaiera izan da, Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak, EikenTALENT saioaren sustatzaileak, VII. edizio honetara ideiak aurkezteko epea ireki zuenean. Helburua zen gazte sortzaileek, oraindik ere Ikus-entzunezkoen arloan modu profesionalean jarduten ez dutenek, edo jarduteko asmoa zutenek, dokumentalak, lehiaketa eta TB saioak, film luzeak, film laburrak edo beste edozein ikus-entzunezko proiektu aurkez zitzaten.
EikenTALENTeko arduradunek ahalegin handia egin dute urtearen lehen hiruhilekoan ekimena prestakuntza zentro, zinema eskola eta Ikus-entzunezkoarekin lotutako unibertsitate titulazioetako ia 500 ikasleren aurrean aurkezteko.
Zentzu horretan, EikenTALENTeko saioaren zati handi batek gazteen eta enpresen arteko Face to Face (F2F EikenTALENT) bat egitea du ardatz nagusia, parte hartzaileek ekoizpen etxeekin harremanetan jarri eta esperientziak trukatzeko aukera izan dezaten. Saioa 20 elkarrizketa inguru agenda itxia duen lan mahai profesional multzo gisa antolatuta dago, eta horri esker, VII. edizio honetan proiektuak aurkeztu dituztenek, finalistak edo ez, beren ideiak hurbildu ahal izan dizkiete sektore honetako enpresei.
Sariak banatzen amaitu ondoren, EikenTALENT lehiaketaren antolatzaileek iragarri zuten 2015ko edizioko sarien banaketa ekitaldia Deustuko Unibertsitatean egingo dela, eta hori berretsi zuen Roberto San Salvador Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Dekanordeak.