Berbategia.eus proiektuan aurkezpen publikoa

Berbategia.eus proiektuan aurkezpen publikoa –

Berbategia.eus proiektuan aurkezpen publikoaOstiralean, Bilboko Burtsa udal eraikinean, Euskalkien Lagunak lantaldeak eta Iberba Euskera Zerbitzuak sustatutako www.berbategia.eus-en aurkezpena egin zen. Bertan, hor jaso diren herri edo eskualdeetako 23 euskera hiztegietako lau egile egon ziren:

Iñaki Gamindek, hainbat herritako euskera jaso du, besteak beste Jatabe, Arrieta, Zamudio, Bakio, Leioa, Zaldibar, Berango eta bertan azaldu zuenez, azken bolada honetan adinekoei entzutea baino gazteen euskera entzuten ari dela, etorkizunean euskera nondik joango den ikusteko.

Ondoren Juan Martin Elexpuruk hitz egin zuen, Elorrio eta Bergarako euskara liburu banatan jaso duena, Elorriokoa Aintzane Agirrebeñarekin batera egindakoa. Lan horien metodologia eta irismena azaldu zituen.

Ondoren Kepa Diegezek hitz egin zuen tesian aurkeztu zuen lanari buruz, meteorologiari dagokiona eta 5.388 berba euskalkiaren arabera jaso dituena. Esan zuenez, aberastasun handia dugu arlo honetan.

Angel Larreak Arratiako hiztegiari buruzko hitz egin zuen. Juantxo Rekalderekin batera 11 urtez luzatu zen lana izan zen eta erabilitako metodologia azaldu zuen, eskualdeko idazleen idatzizko materiala ere kontuan hartu zutelako.

Azkenik, Patxi Alañak orain arte jaso diren 23 hiztegi zeintzuk diren eta zenbat erregistro dituzten eta bilaketa egiteko aukera guztiak jaso direla azaldu zuen, hau da, hitzaren, hizkuntzaren, hiztegiaren eta multzoaren arabera. Azken bilaketa hau oso interesgarria da hitzak arloka ikusi ahal izateko: gorputzari dagozkionak, janariari dagokionak… Guztira 63.000 erregistro baino gehiago daude.

Berbategia.eus-en helburua euskalkien altxorra jagotea da eta ikertzaileei tresna eraginkor bat ematea haien bilketa lan handi horiek ezagun egiteko. Euskalkiak euskararen normalizazioaren “nebarreba” txikia dela ematen du eta benetan horietan dagoen aberastasuna gehiago kontuan hartu beharko genukeela uste dugu.

Berbategia.eus webgunera igotako hiztegiak 2023ko ekainaren 22an

Herria Egilea Fitxak
Arratia-Oinarrizkoa Angel Larrea eta Juan Rekalde 303
Arrieta Iñaki Gaminde 6.190
Azkoitia Vanesa del Castillo, Jose Angel Romo eta Bakarne Giralt. 1.700
Bakio Iñaki Gaminde 2.833
Berango Iñaki Gaminde 4.628
Bermeo Joseba Mikel Ugalde 92
Bizkaia Juan Luis Goikoetxea 371
Busturialdea esakerak Eukene Arrien (San Fidel Ikastola), Yolanda Elorriaga (Gernika BHI), MaribiGalarza (Azorena-BarruetaBHI), Pedro Mari Gezuraga (BarrutialdeBHI), Nerea Jaio (B10Berritzegunea), Jon Andoni Uriarte (Seber Altube Ikastola) eta Edurne Zabala (Gernika BHI). 149
Busturialdea Gernikako berbak Jabier Jauregizar, San Francisco H.I. (Bermeo); Marian Aracua, Santa Luzia H.I. (Gernika-Lumo); Belen Gerrikagoitia, Eleizalde Ikastola (Bermeo); Agurtzane Renovales, Barrutia H.I. (Arratzu); eta Maria Isabel Bilbao, Allende-Salazar Eskola (Gernika-Lumo). 363

 

Busturialdea irainak Eukene Arrien (San Fidel Ikastola), Yolanda Elorriaga (Gernika BHI), MaribiGalarza (Arozena-BarruetaBHI), Pedro Mari Gezuraga (BarrutialdeBHI), Nerea Jaio (B10Berritzegunea), Jon Andoni Uriarte (Seber Altube Ikastola) eta Edurne Zabala (Gernika BHI). 297
Metereologia Kepa Diegez 5.388
Elorrio Aintzane Agirrebeña eta Martin Elexpuru 1.756
Jatabe-Maruri Iñaki Gaminde 6.117
Leioa Iñaki Gaminde 4.561
Lekeitio Altzibar, Kontxi Korrea, Marta Laka, JudithOgando, Naroa Portillo, Nere Retolaza, Arantza Seijo, Jon Mikel Seijoeta  Joseba Andoni. 152
Mallabia Pello Mugartza Martinez 3.519
Mendata Idoia MalleaLamikiz 989
Nabarniz Alberto Mtez de la Cuadra 7.493
Oñati Roberto Altuna, Kepa Elortza eta Koldo Zumalde 1.745
Zaldibar Iñaki Gaminde 5.592
Zamudio Iñaki Gaminde 5.249
Zarautz Aintzane Agirrebeña, Belen Maiz, Fernando Muniozguren, Asier Saraua eta Miren Zabaleta 1.395
Zuberoa Gèze, Louis 3.010

Argazkian ezkerretik: Iñaki Gaminde, Juan Martin Elexpuru, Kepa Diegez, Angel Larrea eta Patxi Alaña

Hizkuntzak, natura bezalaxe, aberastasunaren sinonimoak dira, bakoitzak mundua ikusteko era desberdina eskaintzen duelako. Zure enpresa edo erakundeak bezeroekin euskeraz komunikatu nahi badu, edo euskeraz lan egin eta bizi, Iberbak laguntza emango dizu.