‘Benetan maite nauzu?’, euskara zenbat maite duzun ezagutzeko galdetegia, Bermeoko Udaleko webgunean

Maite nauzu_galdetegia weberako01 copia

‘Benetan maite nauzu?’, bermeotarrek euskara zenbat maite duten ezagutzeko galdetegia  Bermeoko Udaleko webgunean dago.  Euskaldunok euskara erabiltzeko topatzen ditugun traba eta zailtasunei aurre egiteko, argumentarioa landu zuten Bermeoko guraso-elkarteetako kideek urte hasieran, Elhuyar Aholkularitzak bideratutako saioetan.

 

Norberak egoera jakinen aurrean duen hizkuntza-jokabidearen inguruan hausnartzea da test-aren helburua, baita egoera horietan umorez jokatzen ikastea ere.  Galdetegian 10 galdera eta 3 erantzun posible daude eta erantzunak aukeratuta, euskara zenbat maite dugun jakiteko aukera izango dugu.  Galdetegia abenduan banatu zen herrian eta orain Bermeoko Udaleko webgunean eskuragarri dago.

 

Gizartearen hainbat esparrutan, eraikuntza kolektiboan lan eginez, hobekuntza lortzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Parte-hartzean eta berdintasunean oinarrituta egiten dugu lan, eta hizkuntza gutxituei tratamendu egokia eskaintzen diegu.

2 pentsamendu “‘Benetan maite nauzu?’, euskara zenbat maite duzun ezagutzeko galdetegia, Bermeoko Udaleko webgunean”-ri buruz

  • galdera horretan “Ume, egin euskaraz!” horrek ume ezezagunei esanda, “¡Niños, hablad castellano!” ekartzen dit gogora.
    Bestalde, test bitxia eta interesgarria, hau.

  • Peru Dulantz 2014-03-21 14:16

    “Maita nazazu gutxiago, eta erabili nazazu gehiago”.