BBVA-k ez dauka dirurik!
BBVA-k ez dauka dirurik! –
BBVAk ez dauka (euskarara) testuak itzultzeko dirurik.
Lotsa ere gutxi, bistan da.
Banku honek, La Caixak eta beste batzuk bezala, erdeinua besterik ez digu errakusten euskaldunoi normalean.
España-Hunatarrak dira, disimulurik gabe. Eta euskararekiko erdeinua praktikatzen dute lotsagabe. (Erantzuten ez dugulako, besteak beste).
Ondoko testua gaur bertan irakur daiteke euren webgunean sartuz gero.
Ez dira gauza izan euro triste bat ere inbertitzeko itzulpen dezente-antzeko batean…
Barrez lehertzekoa litzateke, hain negargarria ez balitz.
Horra argitaratutako TXAPUZA:
COVID-19
Ematen bat pauso al fronte
para izan zati de la konponbide
Distantzia egonda ere guri jartzen la egoera ezohiko krisiaren gaude bizi izanez,
guzti las pertsona osatzen duguna zati de BBVA iraultzen ari gara gure baliabide,
gure teknologia eta gure bihotz xede bakar batean: guzti lortu atera aurrera.
Eta elkarrekin lo lortuko.
Nazkagarria!
Erruaren zati handi bat, halaz ere, gurea, euskaldunona.
Ikasiko ahal dugu inoiz salaketak jartzen! Salaketa masiboak, alegia.
Eta banku horietatik alde egiten!
Horra helbide batzuk:
telefonoa@behatokia.eus
kontsumobide@kontsumobide.eus
https://twitter.com/kontseilua
https://twitter.com/berria
https://twitter.com/plazaberri?lang=eu
donostiaordez@euskaltzaindia.eus
info@euskaltzaindia.eus
BBVAko helbideak:
twitter @BBVAresponde_es
https://www.facebook.com/BBVAGroup
https://www.bbva.com
https://twitter.com/BBVA
https://www.instagram.com/bbva/
https://www.linkedin.com/company/bbva/
https://www.pinterest.es/grupobbva/
https://www.youtube.com/user/bbva
https://www.bbva.com/es/contacto/
Edo matxakatuak edo matxakatzaileak,
what is the question?
what’s the answer?
Ba ote!
Salaketa masiboa bai, eta udal eta euskal erakunde guztiek BBVArekin dituzten harremanak haustea ere bai. Baten batek konturen bat badu itxi dezala. Hipoteka bankuz alda dezala. Berdina enpresa, sindikatu, elkarte gastronomiko, dantza talde eta musika taldeentzat
Eusko jaurlaritzak konturik ez BBVAn, egon daitezken zorrak lehenbailehen kitatu eta kitto. Gauza berbera Udal, partzuergo, fundazio, erakunde autonomo eta herri honetako erakunde guzti guztiek. Alderdi politikoek eten ditzatela harreman guztiak BBVArekin. Erabateko boikota.
Etengabeko presioa egin, harremanak eten ditzagun den denok. Buka dezagun BBVArekin EHn.
Eta berdina, gainerako enpresa, elkarte eta erakunde euskarafoboekin. Bada garaia, gutxi izango gara, baina ez diegu apurrik ere eman behar. Gure kontura barrez ari direnekin negoziorik ez. Duintasun apur bat!
Euskarari muzin egiten dioten enpresei boikota egiteak kalte ekonomikoa zein bestelako desabantailak ekartzen dizkigu askotan, horregatik euskaldun militanteenek ere egoera batzuetan ez dute beste erremediorik euskara alde batera uztea baino (adibidez, telefoniako enpresarekin komunikatzean [ni insultatu egin nau Euskalteleko telefonista batek espainolez egin nahi ez izateagatik], Seguridade Sozialaren bulegoan eta abar). Nire ustez, estrategia bat falta zaigu, taldeko plan bat, horrelakoetan bakarrik ez sentitzeko eta babesgabe ez geratzeko. Bestela, borroka bakarti galduetan ibiltzen gara maiz.
Portzierto, BBVAk euskarazko eduki hori kendu du, espainola bakarrik utzita. Dirudienez, posible da lotsaraztea (ikus dezagun zenbat behar duten euskarazko testu egokia jartzeko).
Badirudi webgunea txukuntzen aritu direla. Bada harribitxirik oraindik baina: “Bilatzen dut bat txartel de zor edo kreditu”, adibidez.
BBVA = ISEKA
Jarraitzen du hasierako orrialdean bertan lehengo “euskara” hori erabiltzen:
“Lider munduko banku mugikorrean arabera Forrester
Itzaltzen eta enciente zure txartel, programa arau de aurrezki zure kontuetan, kentzen efektibo txartelik gabe eta asko gehiago”
“Berritzen egunero
Lan egiten para hacerte la bizitza piska bat gehiago erraz, ayudándote a har onen erabaki”.
ETA GEHIAGO ERE BAI:
“Gozatzen jada de guzti hauek abantaila”
“Aurkitzen BBVA egin ahal du zuregatik
Ezagutzen guzti zure mugikorretik egin ahal duzuna”
“Bezero egin zaitez berehala
Con bat selfie eta baino gutxiagoan hamar minutu”
“Agrega zure banku toki bera batean.
Aurkitzen el Zerbitzu de Agregazio de BBVA”
Eta egin dena zeure mugikorretik
Eroso appetik de BBVA”
IZUGARRIA!
BBVARI BOIKOTA!!!!
Zertarako nahi dut enpresa antieuskaldunek euskaraz jartzea euren eskaparatea? Zertarako salatu instituzio antieuskaldunetan Meredithek proposatu bezala? Ez badira abertzaleak eta ez badute egiatan euskaraz egiten, hobe ez euskaratzea ere. Horrela gureak bereizi ahalko ditut.
Horrelako astakeriak irudikatzen al ditugu beste hizkuntzaren baten? Gazteleraz edo ingelesez horrelakorik ikusi ezkero, zein izango litzateke erantzuna?
Eta bigarren ideia da, horrelako itzulpenak egitea baino hobe dela euskarara ez itzultzea.
Informazio gehiago eta BBVAk egindakoaren bideoa ikusteko aukera: https://euskarasatorra.com/eu/hau-ez-da-euskara-bbva/
Eskerrak master hau antolatu duten! Ikusi ‘plantela’ eta ondorioak atera. Zein dagoen eta zein ez, hasteko. Amarru galanta, batzuen patrika eta zerrikulua betetzeko.
https://www-irekia-euskadi-eus.cdn.ampproject.org/v/s/www.irekia.euskadi.eus/amp/eu/news/61562-upv-ehuk-eta-eusko-jaurlaritzako-kultura-eta-hizkuntza-politika-sailak-irailean-hasiko-den-euskararen-jabekuntza-kudeaketa-eta-hizkuntza-praktikak-xxi-mendean-urteko-masterra-jarri-dute-abian?amp_js_v=a2&_gsa=1&usqp=mq331AQFKAGwASA%3D#aoh=15885918909349&_ct=1588591898833&referrer=https%3A%2F%2Fwww.google.com&_tf=Argitaratzailea%3A%20%251%24s&share=https%3A%2F%2Fwww.irekia.euskadi.eus%2Feu%2Fnews%2F61562
http://www.irekia.euskadi.eus/amp/eu/news/61562-upv-ehuk-eta-eusko-jaurlaritzako-kultura-eta-hizkuntza-politika-sailak-irailean-hasiko-den-euskararen-jabekuntza-kudeaketa-eta-hizkuntza-praktikak-xxi-mendean-urteko-masterra-jarri-dute-abian?amp_js_v=a2&_gsa=1&usqp=mq331AQFKAGwASA%3D#aoh=15885918909349&_ct=1
Kontratatu dituzten irakasleak gorabehera, garbi dago Eusko Jaurlaritzak zotz ahulen gainean zurkaiztua duen Hizkuntza Plangintza delakoa zuritzeko eta hedarazteko masterra dela.
Argigarria lehen gaia bera (“Soziolinguistikari eta Hizkuntza Politikari buruzko oinarriak”), soziolinguistikaz ezer gutxi dakien EAJko politikari batek emana.
Bejondeiela!
Zalbide egongo balitz, behintzat!
Ona izan zen Eajko honek eta Euskara Instituaren aurreko zuzendariak dimisioa eman zutenean Akademian beste akademiko ezagunekin batera, euskararen gramatika landu eta bukatzeko epeak, betebeharrak… jarri zizkietela ko. Ez dira ahanztekoak Eajko goi kargu izandako honek nola ez zituen berritu ordura arteko hizkuntza politikaren zutarriak sendo zurkaiztuak zituzten aurreko arduradunak. Eta nor izendatu zuen. Orain ere, lehengo lepotik…. Baina bera bezala, baita hemengo beste batzuk ere. A, eta 3000 euro
BBVAk bazuen dirurik!
Badirudi han eta hemen egindako salaketak eta presioak lortu dutela BBVAk gaizki eta euskararekiko inolako sentsibilitaterik gabe egindakoa zuzentzea.
Zuzendua da eta ongi etorria, beraz.
Gogoratu behar da, hala ere, enpresa pribatu eta finantzieroekin lankidetza-itunak sinatzen dituzten ERAKUNDE PUBLIKOen ardura dela hitzarmenak behar bezala betetzen diren ala ez kontrolatzea. Eta soldata ongi asko ordaintzen dien gizarteari horren berri argia ematea.
Interesgarria litzateke jakitea, adibidez, noraino bete den 2015/10/14an entitate finantzieroekin sinatutako hura (https://www.euskadi.eus/lankidetza/web01-a2sekpri/eu/) edo noraino bukatu zen argazki huts batekin.