Basque Audiovisual Canneseko Mipcom merkatuan
Ekoizpen katalogo zabal batekin eta Basque Audiovisual markapean, 12 euskal enpresa dira aurten Mipcom-en parte hartzen dutenak, izan ere, Kontinente guztietako Edukien Industriarako ezinbestekoa den urteroko hitzorduan.
Merkatua urtero ospatzen den Canneseko Palais des Festivals izenekoaren kokagunerik onenetako batean eta bezero eta koproduktore potenzialak hartzeko berezko stand-arekin, gaurtik eta 16a bitartean sektorearen nazioarteko ekintzarik garrantzitsuenetako bati egingo diote aurre euskal enpresek.
Basque Audiovisual markapean ondokoak dira EiTBz gain, parte hartzen dutenak: Baleuko, Basque Stream, Euskaltel, Expressive Media Projects, K 2000, Lumiere Produkzioak, New Media Euskadi, Pausoka Entertainment, Prime Time Media, Somuga eta Sugar Factory.
Ekimen honen bultzatzaile diren Eiken, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, eta Etxepare Institutua bat datoz merkatu honetan euskal industriaren presentziaren garrantzia azpimarratzerakoan nazioarteko interesa erakartzen duelako Basque Audiovisual osoarentzat eta horrek negozio aukerak sortzen dituelako industria ehunaren onerako.
Aurten Mexico da Ohorezko Herria eta asko izango dira bertaratuko diren era guztietako enpresak eta ikus-entzunezkoen aldeko erakunde eta eragileak. Izan ere, konferentzien Programaren sail zabal bat Mexicoko produkzioei eskainita dago eta horrekin batera enpresen arteko lan-mahaiak antolatu dira Merkatuko egun guztietarako.
Horrez gain, aurtengo Mipcom Merkatuko ezaugarri berezia Film Commissions Day izena daraman jardunaldia izango da, filmaketak laguntzeko munduko Film Office delakoetara eskainia. Bertan, Paris, Londres eta Berlin hiriekin batera Bilbao eta Bizkaia izango dira protagonista Bilboko Udalak eta Bizkaiako Diputazioak abian jarritako Bilbao Bizkaia be Basque estrategia barruan Bilbao Bizkaia Film Commission aurkeztuko delako bihar Californie gelan.
Informazio gehiago:
Tel: 94 404 8225 / E-mail: eiken