KAXA HUTSAK. Euskal iheslarien esperientzia kontatuko duen proiektua finantzatzeko Crowdfunding kanpaina.

KAXA HUTSAK. Euskal Iheslarien Esperientzia Ezagutu eta Kontatzeko Ikus Entzunezko Proiektu Dokumentala, 2012an martxan jarri genuen ideia baten garatzea da.

Espainian Francoren diktadura amaitu zenetik, modu batean edo bestean, Euskal Herria askatzeko borrokan murgilduta izanagatik, estatuak sustatu edo/eta babestutako errepresioa eta giza eskubideen urraketak jasatearen beldur (atxiloketa, tortura, indarkeria parapoliziala…) ihes egin zuten pertsonen esperientziak bildu, ezagutu eta ezagutzera eman nahi ditugu lan honekin. Proiektuaren helburua da iheslarien gaur egungo egoera ezagutu eta ikustera ematea; exiliatuen bizitza dokumentatu eta irudikatzea, lehen pertsonan azaldu dezaten beraien egoera eta pairatzen dituzten gizarte arazoak.

Gaur egun munduan zehar barreiatuta, “linbo” legal batean dauden 500 bat euskal iheslariren babesgabeko egoera modu zabal eta eskuragarri batean ezagutarazi nahi dugu. Horretarako 6-8 iheslariren egoerak kontatuko ditugu, garai eta egoera ezberdinetan ihes egindakoak, kolektibo handi horren irudi ahalik eta zabalena eskaintzeko.


Guzti hau irudia erabiliz egingo dugu batez ere, bai argazki finkoa eta bai bideoa erabiliz. Lanaren emaitza, banaka funtzionatuko duten piezak izango dira; landutako profil bakoitzaren 20-30 irudiz osatutako argazki erreportai bat, 4.000 karaktere inguruko testu eta 6 minutuko multimedia labur batez osatutakoa.

Lan hau behar bezala burutu ahal izateko, finantzazio kanpaina bat abiatu dugu KARENA CROWDFUNDING ekimenaren bitartez. Gaurtik hasita 40 egun ditugu proiektua aurrera ateratzeko ezin bestekoa dugun laguntza ekonimikoa eskuratzeko, eta laguntzen diguzuen guztieri, trukean, sari polit askoak eskuratzeko aukera emango dizuegu: argazkiak, landutako kasuak esplikatzen dituzten bideo laburrak, zuen herri edo gaztetxeetan hitzaldiak emateko aukera, argazki ikastaroak…

Diru biltze kanpaina honekin lortutako laguntzak aukera emango digu euskal iheslari batzuen kasuak ezagutzeko bidaiak egin eta beraien bizipenak behar bezala erregistratzeko bertan denbora pasatzeko. Euskal iheslarien multzo handi bat Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan bizi bada ere, ez dugu ahaztu behar Hego Amerikan, Afrikan edo Europako herri ezberdinetan ere badirela kasuak

Gari Garaialde / Bostok Photo

Gari Garaialde / Bostok Photo

Arestian esan bezala, lana 2012an hasi genuen, eta badugu jadanik ia amaitutzat eman dezakegun profilen bat, bai eta lanketa prozesuan dauden besteren batzuk ere, baina asko dugu egiteko oraindik.

kaxa hutsak

 

1985 urtetik deserrian bizi den Joseba Sarrionandia poeta eta idazleak “Propostas Para O Definiçao Do Exilio” poeman dioen bezala: “Exilioa, armairu batean ezkutatzea da, norbaitek zabalduko duenaren beldurrarekin, baina baita inork, sekula irekiko ez duen beldurrarekin”

Guk ez dugu armairu horretako ateak irekitzeko intentziorik, baina barrura begiratu nahi dugu, zenbat neurtzen duen jakin, barruan nola bizitzen den, bizitzerik baden galdetu eta besteei armairua, izan, badela erakutsi.

LogoLogoTxuri

kaxa hutsak
deserria, exiliatuak, exilioa, ihesleriak, kaxahutsak

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude