Barrexerka Tolosan

Barrexerka Tolosan-

barrexerkaBarrexerka antzerki taldea 2018an jaio zen antzokiak gaztez betetzeko asmoz. Bakarrizketak, esketxak eta antzerkiak uztartzen dituzte emanaldi bakar batean. 2019tik Euskal Herrian zehar aritu dira “Barretourra” emanaldiarekin. Emanaldi hori, herriz herri joateko sortua izan da. Bertan orain arte egindako 9 emanaldietako esketx eta antzerki hoberenak biltzen dituzte. Dagoeneko, Bergaran, Oiartzunen, Elgetan, Hernanin, Astigarragan eta Antxon egon dira, besteak beste. Duela 2 aste Baztango oholtzetan aritu ostean, ostiral honetan, abenduaren 17an Tolosako Leidor Aretoan egongo dira, iluntzeko 20.30etan.

  • SARRERAK hemen eros daitezke.
  • Begira Tolosarrak xaxatzeko antzerki konpainiak egindako promoa:

Barrexerka Tolosan

Barrexerka deitzen gara, Barrebila arraro xamarra delako