Baratzera
Baratzera
Berria egunkariko kazetari Enekoiz Esnaolak, herenegun “Balizko errotak… (Abertzaletasun berriak)” mahai-ingurua gidatu ondotik, bertatik jasotakoari buruzko sarreratxo bat egini du “Lerro batzuk” blogean, “Baratza” lerroburu duena:
EHUko Udako Ikastaroetan “XXI. mendeko abertzaletasunaz” zikloan “Balizko errotak… (Abertzaletasun berriak)” mahai inguruan Zelai Nikolas, Unai Apaolaza eta Gaizka Aranguren aritu dira ttor-ttor (Zuzeu.eus-en, laburpen zabala), eta Alain Gagnon Quebeceko politologoaren teoria atera da bukaera aldera.
Gagnonek dio burujabetza prozesu batek hiru printzipio borobildu behar dituela: printzipio demokratikoa (herritarren erabaki librea, eskubidearen ezagutza), bideragarritasun printzipioa (aniztasuna, kohesio soziala, ongizatea edota gutxiengoen eskubideak errespetatuz, eredu politikoa: autonomismoa, federalismoa edo konfederalismoa, estatu independentea) eta eraginkortasun printzipioa (nazioartearen aitortza).
Euskal Herria oraindik aurreneko fasean dagoela ikusi da mahai inguruan, ez dela bigarrengora jauzi egiteko proiekturik. Bideragarritasun printzipioaren fasera pasatzeko ikuspuntu eta ertz desberdinak azaldu dira, baina zoru komun bat bistaratu izan ahal da: inoiz euskal estatuari buruzko erreferenduma egiteko, garatu “kultura demokratikoa” eta erabakitzeko eskubidea (Zelai Nikolas), independentismoa zabaltzeko “konfrontazioa” landu eta “abertzaletasunaren balio tradizionaletatik [hizkuntza, kultura, historia] unibertsaletara ere jo [justizia, askatasuna…]” (Unai Apaolaza), eta “hitzen eta kontzeptuen estilo liburua” adostu (Gaizka Aranguren; izan ere, adibidez, “zilegi al da Jaurlaritzak Basque Country erabiltzea EAE promozionatzeko?”).
Bateragarriak dira. Baratzera, beraz.
.
Bestalde, Gara egunkarian, “Independentismoaren dilema: non sortu gatazka baikorra” izenburupean jaso du Maider Iantzi kazetariak mahai-inguruan esandakoa:
“Nikolas, Apaolaza eta Aranguren, abertzaletasunaz hiru ikuspuntu. «Zergatik bukatu kartzelan?», galdetu zuen lehenak. «Gauzak ondo, hala amaituko dugu», bigarrenak. «Kalean ere kartzelan gaudelako», azkenak”.
«Oso arraroa iruditzen zait ETAren jarduna amaitu zenetik Euskal Herrian ekimen zibil ez bortitz indartsu bat piztu ez izana»
.
KRONIKA OSOA HEMEN
Baratzera