Baloreen heziketa eta ezberdinarekiko errespetu falta

Baloreen heziketa eta ezberdinarekiko errespetu falta –

Joan den astean Gasteizen ospatuko den Araba Euskaraz 2019 aurkeztu zen, zeinaren irabaziak Armentia Ikastolan hobekuntzak egiteko erabiliko diren. Horraino dena normala, ezberdintasunetik abiatuta, gure ikuspuntu ezberdinak uztartu eta elkarbizitzarako tarterik badago euskalduna eta askotarikoa izatea nahi dugun gure hiriko gizartean.

Baina jaiaren aurkezpenerako bideoan ikasle baten kontaketak (gogora dezagun 16 urte baino gazteagoa dela bera) eskola publikoa euskara mespretxatzen duen tokia bezala aurkezten duenean zerbaitek huts egin du, eta hezkuntza eredu horren arazoak agerian gelditzen dira. Integrazio arazoa, diskriminazio arazoa eta bizi dugun errealitate sozialaren ezagutza falta eta heziketa arazoa.

Heziketa arazoa ikastetxe horretan baloreen heziketa eta ezberdinarekiko errespetua falta direla ematen duelako.

Errealitate sozialaren ezagutza faltaren arazoa ikastoletan euskara ikastea erraz samarra delako, gure hizkuntza ikastearekiko abegi ona erakusten duen masa soziala baitaukate. Bitxia da, halere, adituen arabera, irakaskuntza publikoarem eta itunpekoaren arteko datuak alderatzerakoan ez baita hainbesteko ezberdintasunik ikusten. Eta horrez gain, eskola publikoan aurkitzen ditugun ikasleen jatorrizko hizkuntzak oso homogeneoak ez direla kontuan hartu behar dugu. Zabalgana eskolan adibidez, Armentia ikastolatik hurbil, jatorrizko 22 hizkuntza zenbatzen dira, eta halere, euskaraz komunikatzen dira ikastolakoen parekoak diren maila akademiko oso onargarriekin, eta ez ahaztu, diru publikoarekin soilik finantzaturik

Baloreen heziketa eta ezberdinarekiko errespetu faltaDiskriminazio arazoa Gasteizko populazio etorkinaren %2 bakarrik eskolatu delako gure hiriko ikastoletan.

Integrazio arazoa bestea, ezberdina, ezagutzen ez duzunean soilik mespretxatu dezakezulako.

Eta beste arazo bat gehituko nuke, larriena nire ustez, jaiaren antolatzaile taldearena hain zuzen ere, hain une aztoratuan, Eusko Legebiltzarrean eskola segregazioaren aurkako herri ekimen legegilea baztertu egin denean, era honetako bideo bat aurkeztuz.

Eskola publikoko ama naiz, irakaskuntza dohainekoa eta kalitatezkoa izan behar dela uste dudalako, gure kulturan sinestu eta eskola publikoan indartu eta sendotzen dela dakidalako, gure gizartea anitza delako eta gure umeek gizartean bizitzen eskolan ikasten dutelako, eta gure garaikoarekin zerikusirik ez duen mundu aldagarrian bizitzeko prestatzen direlako. Eta hori guztia, batzuen gogokoa ez bada ere, eskola publikoak bakarrik bermatzen duelako.

Baloreen heziketa eta ezberdinarekiko errespetu falta
Baloreen heziketa eta ezberdinarekiko errespetu falta, eskola-publikoa, hezkuntza sistema, Ikastola
Lurdes Errasti

Denon Eskolako lehendakaria

2 pentsamendu “Baloreen heziketa eta ezberdinarekiko errespetu falta”-ri buruz

  • Eta jakin daiteke non aurkitu duzun “eskola publikoa euskara mespretxatzen duen tokia bezala aurkezten dueneko” pasarte hori???

  • Publikoaren (okupatzaileen administrazioaren) talibanak. Zuen gurutzadan boterearen laguntza osoa daukazue, baina ez gaituzue engainatzen iada. Ez baikara atzo jaio. Aurrera ikastolak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude