Bakardadean aitzina

Bakardadean aitzina –

.

Iraila, ikasturtea dagoeneko martxan eta martxan ere uda honetan osatu den gobernu berria, hirugarrena UPNrik gabe. Bagoaz poliki-poliki exekutiboaren osaketa berria ezagutzen, antzekoa izanen dena aurrekoarekin konparatuz. Hala ere, Piriniotik kezkaz bizi dugu Pirinioko Plana zein Proiektu Estrategikoen zuzendaritza desagerrarazi izana gobernu berri honen osaketarekin batera.

Bakardadean aitzinaAldaketaren gobernuarekin batera, haize berria iritsi zen Pirinioko eskualdetara eta urteetako ahanzte instituzionalarekin amaitu zen. Aro berri bat hasi zen gurean, kontuan hartzen hasi ziren hamarkadetan aldarri izandakoak eta elkarlanerako bidea ireki zen bertako instituzio eta herri mugimenduko kideekin batera. Ordutik, egoerak hobera egin du, nahiz eta badauden hobetzekoak izan diren gauza aunitz ere. Baino, ahanztura edo elkarlana? Guk argi daukagu.

Orain, berriro ahanzturaren erortzearen beldur gara, berriro marjinazioa aireak baitabiltza. Jakin dezatela horrela bada, entzunen gaituztela eta ez garela goibelduko, Pirinioko herritarrok badakigulako zer den pareta horren aurka ibiltzea. Horren guztiaren gainetik badakigu aitzinera egiten eta elkarlanean, gure eskualdeendako etorkizuna ereiten jarraituko dugu. Pirinioa aitzina doalako, bizirik jarraitu nahi duen irrintzi bat dabilelako gure mendietan.

 

Bakardadean aitzina

Bakardadean aitzina

Soziologoa. Orain @Artelan_ .ean. #PirinioanLanEtaBizi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude