BAI
BAI
Presta gaitezen ekainerako, badirudi hauteskundeak aspertu arte izango ditugula. Batetik Jaurlaritzak aurreratu egin nahi ditu Euskal Autonomi Erkidegoko hauteskundeak. Bestetik, estatukoak. Hedabide eta inguruko batzuen elkarrizketetan sekulako garrantzia ematen diotela ikusten dut, baina niri egia esan, bost axola. Horrelakoetan beti dago galdera berdina egiten duen bat: “jope, baina zer nahiago duzu, PP edo Podemos?”. Nahiago dudana gobernurik ez izatea da, eta izatekotan, Podemosen aldetik neurritxo batzuk espero ditzaket. Baina funtsean, niretzako, kontu berdina izango dira, ez baitute gure herriaren erabakitzeko eskubidea onartuko. Gatazkaren muina hor dago.
Horrekin lotuta ekainetik aurrerako hilabeteak gori-gori datoz Euskal Herrira. Dima, Azpeitia, Hernani eta ziurrenik oraindik ere ahazten ahazten ari naizen zerrenda esanguratsu bat. Datorren urtean iritsiko da Oarsoaldekoa, eta aurtengo esanguratsuenak, ziurrenik, Goierriko eta Debagoienako galdeketak izango dira.
Goierrin, esaterako, eskualde osoak 70.000 biztanle inguru dauzka, eta Debagoiena ere hortik dabil. Uste dut hiriguneetan Goierriren inguruko ikuspegi oker xamarra dagoela maiz. Izena entzun eta Txindokin pentsatzen dugula. herri txikietan, abertzaleen plaza historikoetan, euskararen paradisuan… eta ez da horrela. Herri txikietan gora behera handiak daude zalantzarik gabe, eta herri handietan hori nabariagoa da oraindik ere. Legazpi, Urretxu, Zumarraga edota Beasainen espainiar sentitzen den jende asko dago (baita Debagoienan ere), eta biztanleriaren zati handiena herri horietan bizi da.
Arestian aipatutako herrietan bi elementu baloratuko dira galdeketen ostean: parte-hartzea eta emaitza. Hirigune handienetako jende asko ez bada bozkatzera joaten, parte hartze baxuak pisua kenduko lioke ekimenari; espainiar jendeak zilegitasuna emango balio erabakitze eskubideari (hor bide luze bat gelditzen delakoan nago), ezezkoak emaitza esanguratsuak atera ahalko lituzke, bai Goierrin eta bai Debagoienan.
Gure Esku Dagok parte hartzea eta erabakitze eskubidearen onarpena bultzatu behar du, horretan ari da eta bikain gainera. Baina independentistok ezin gara mugatu GED dinamikan bat gehiago izan eta diskurtsoa marko berdinera mugatzera. Independentziaren aldeko argudio zerrenda amaigabea jarri behar dugu mahai gainean, eta BAI posizioa indartu. Bi hilabete geratzen zaizkigu ekainerako.
BAI
Ba inmigrazio masiboaren alde egindako ekintzekin euskal estatua nahi genuenok gure herriaren biziraupenerako aldendu gaituzue.Hau da, euskera babestea tabu bat bihurtzen ari zarete ta hemengoa edozein dela esaten inoizko kolonizazio handiena jasaten ari garenean, etorritakoak euskera hartuko balute haien hizkuntza bezela (Kataluinaren kasu), baina alderantziz ari da gertatzen, inmigrante ororen komunikazio tresna española da, eta gure seme alabak inoiz baino goizako eskolan hasi berri eta españolez hasten dira.
Hori bada gure herriaren etorkizuna, estatu atzerritar batean bizitzea, “Espainiak me bale”.
BAT
Bi mila ikustalditik gora.
Ane Ablanedo erabakitzeko eskubideaz.
https://www.youtube.com/watch?v=08LL7phNRFg
Zenbat biztanle euskara zekiten duela 20 urte? Ta orain? Etorkinak erraten dezute baina arazo hau bakarrik kezkatzen zaituzte etorkinak beste estatukoak badira, ze lehen gazteleradun gehiago zeuden ta horrelakorik ez ziran entzuten.
Arrazismoa zuritzen saiatu zaitezkete arrazista guztiak, baina ez pentsa horrrelako aitzaki petralak pixkat pentsatzen duena sinistuko dituenik.
Hemen erantzule zuzenakk ta haundiena Espainia ta Frantzia dira, bestea, batzuen arrazimoa zuritzeko batzuk darabilten aitzkiak.
Ez zela entzuten? eta zer demontre zen maketoen eta “casero”en kontu hori?
Ah noski, erdaldunak euskararen arnasguneak ahultzen dutelaz kexa gaitezke baina kultura-paisairi kalte egiten dioten atzerriko kulturei ezin diegu kexarik egin.
Euskaldun gehiago egongo dira baina kale erabilera orain dela 20 urteren berdina da (%13an trabatuta), hau da, euskaldun zaharren umeek euskaraz dihardute eta erdaldunen umeek erdaraz.
Hemen orokorrean (ze arrazismoa oso zabaldua dago) ez da erran maketoak edo dena delakoak hemendik bota behar ziranik, inor ez zun erraten Espainia edo Frantziatik etorritakoak laguntza sozialetaz bizitzera zentoztenik, oso erraz ulertzen genun beraiek euskara ikas ez zezaten ustezko errespetu babu bategatik.
Ta zetoztenean gu baino eskubide gehiagorekin etortzen ziran, ez etorkinak bezala, inolako eskubiderik gabe , paperik gabe.. etortzen diala, jasotzen dutena baino askoz gehiago aportatzen dutela ta gainera gizartean uste ustelak zaalduak daude haiekiko.
Orain maketo deitzen zietenei bazterketa soziala ezartzen genien? Ez, hori ez da inoiz gertatu, guk amoldatu behar izan ginan, Espainia ta Franztia ta beraien biztanleak direlako gure herria kolonizatze dituztenak.
Orain jarrai dezagun txikiengo ahulari gauzak egozten, gehiengo indartsuari dena barkatzen diogun bitartean.
Gure Esku Dago inmigrazio masiboaren aldeko ekintzak bultzatzen? Nik uste nuen erabakitze eskubidera mugatzen zirela… Zergatik iruditzen zaizu erabiltzen dutela etorkinek gaztelera, Eret? Espainiar estatuak tresnak dauzkalako berau inposatu eta beharrezko bihurtzeko; gure estatua izango bagenu, euskararen hegemonia ez legoke segurtatua, baina tresna gehiago izango genituen horretarako, zalantzarik gabe.
Ikusi dut Ablanedoren bideoa. Inperialismoak gehiengoak sortzen ditu, beraz haietaz paso eginez, guk, gutxiengoak, boterea hartu behar dugu, konplexurik gabe. Txatxi piruli. Baina hori nola egiten da?
Nik dakidala, munduan egon den edozein askapen prozesu edo iraultzaren bermea Herria izan da. Herriaren gehiengo zabalak ez bagaitu sustengatzen, ezin da boterea lortu; eta lortuko bagenu ere, ez luke iraungo. Gehiengoa konbentzitu behar dugu, ez dago besterik. Estatu espainiarrari ez zaio ezer eskatuko ezezkoa badakigulako aurretik, baina horrek gure posizioa indartu besterik ez du egingo; ez da Madrilera eta Parisera begira egin behar den zerbait, etxean dauzkagunei begira baizik.
Nik ere nahi nuke gauzak oso garbi dauzkan herri bat, “eskubideak ez dira negoziatzen” argi daukan herri bat, “burujabetza ez da eztabaidatzen, borrokatu egiten da” dioen herri bat. Baina atera kalera, aztertu egoera, eta atera ondorioak; eta hortik abiatuta, eskaini gauzagarria den alternatiba bat.
“Estatu espainiarrari ez zaio ezer eskatuko ezezkoa badakigulako aurretik, baina horrek gure posizioa indartu besterik ez du egingo”
…ez zaio eskatu behar baina eskatu behar zaio?
“Nik ere nahi nuke gauzak oso garbi dauzkan herri bat, “eskubideak ez dira negoziatzen” argi daukan herri bat, “burujabetza ez da eztabaidatzen, borrokatu egiten da” dioen herri bat.”
…Gure esku dago horren aurkako borroka ideologikoa laguntzen ari da.
” eskaini gauzagarria den alternatiba bat”
…Quebecen, Eskozian eta katalunian ikusi dugu erabakitzeko eskubidea ez dela gauzagarria independentzia nazionala erdietsi gabe.
Finean Gure Esku Dagoren funtsa gezur handi baten inguruan sortu da: demokrazia gauzagarria da zapalkuntza nazionala bizi duen herrian.
Leku hoietan ikusi deguna zera da, horko biztanleak nahi izanez gero, Independentzia erdietsi dezaketela. Ta gu? Gu ez.
Ta noski estatu inperialistak muntatzen dutela irabazteko, baina hori ez du erran nahi irabaziko dutenik, hori ez du erran nahi bidea ezin danik ireki….
Momentuz, ez galdeketaren bidez, ez borrokaren bidez….
Den dena frogatu behar da, al dan guztia, ta hori ez du erran nahi inperialistei zilegitasuna ematen diogunik, hori erran nahi du botererik ez dakagula.
Erabakitzeko eskubidea inperialismoaren menpe da indar okupatzaileen eskubidea okupatuei determinatzeko. http://hamabost.net/