BAGERAren “Soziolinguistika solasaldiak”

Kartela_Apirilak_8Martxoan egin genuen soziolinguistika solasaldien lehen saioa. Gune honen helburua euskarari buruzko kezka duen orok soziolinguistikari buruzko gutxieneko ezagutza eskuratzea, euskararen egoeraz eta bere berreskurapenerako dauden iritziak eta proposamenak ezagutzea eta gaiaz norberak dituen hausnarketa trukatzea da. Hau horrela 24 lagun bildu ginen. Gure asmoa hilabetean behin biltzea da eta hurrengo hitzordua apirilaren 8an jarri dugu San Telmo Museoan. Lehen saioan urte honetako gaiak aukeratu genituen eta apirileko saioan “hizkuntza-ekologia”  jorratuko dugu. Zeintzuk dira hizkuntza-ekologiaren oinarriak? Zein ikasgai atera dezakegu euskararen aldeko lanarentzat? Euskararen aldeko lana ekologikoa al da?

Oinarrizko irakurgaia: Jon Sarasuaren Hiztunpolisa liburutik lehenengo kapitulua: Modernitatea eta ekologia (15 – 31  or) izango delarik.

Informazio gehiago edo irakurgaia eskuratu nahi izanez gero gurekin harremanetan jarri bagera@bagera.net helbidearen bidez edo 943467181 telefonora deituz.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude