Azken hilabetetako mugimendu politikoen sekuentzia bat
- Vocento taldeak bitartekariek ETAk azaroaren 10a baino lehen su-eten bermeduna ematea espero dutela esan zuten.
- Ezker Abertzalea “mugimendu asoziatibo berri baten” oinarriak prestatzen ari dela ere esan zaigu. Garak ere, Iñaki Iriondoren azterketatik, mugimendu horrek gakoak xehetu zituen.
- El Mundok iragarri zuenez, azaroaren 27rako, Ezker Abertzalea ekitaldi garrantzitsu bat prestatzen ari da. Barakaldon izango ei da, BECen. Alderdi berria aurkezteko helburuz?
- Egiguren Otegi, Permach eta Alvarezen defentsak eskatuta Anoetako ekitaldiagatik irekitako epaiketara joango da lekuko gisa.
- Gaurko Vocento taldeak PSE eta Batasunaren arteko bileraren berri eman du.
- ERC eta ICV alderdietako buruak Batasunako ordezkariekin bildu ziren. Zurrumurruek diotenez, ERCk Jose Luis Rodriguez Zapaterori Ezker Abertzalearen aldetik mezu bat helarazteko ardura hartu zuen.
- Pasa den larunbatean Patxi Lopez eta Rodolfo Ares PSEren aldetik, Zapatero eta Rubalcabarekin bildu ziren Moncloan. Politika antiterroristan atzera pausorik ez ematea adosten dutela zabaltzen da.
- Urriaren 20an, aldiz, Ezker Abertzaleak emandako urratsak ez direla alferrikakoak izango esan zuen Zapaterok.
- Urkulluk, azken mugimenduez bere iritzia eman zuen El Pais egunkariari emandako elkarrizketan. Besteren artean, presoen auzia azaleratzen zuen.
- Urriaren 17an Arnaldo Otegi elkarrizketatu zuen El Paisen John Carlinek: “Estrategia independentista bortxa armatuarekin bateraezina da”
- ETAk Gara egunkariari emandako elkarrizketan, urrats gehiago emateko prest dagoela adierazten du. Aurretiaz “eraso ekintza armatuak” bertan behera uzten zituela adierazteko agiria eman zuen argitara.
- Jesus Egigurenek elkarrizketa El Paisi emango ziren zenbait pauso iragartzen ditu. Rufi Etxeberriak esan zionagatik, bortxa armatua kondenatuko zuen alderdi bat sortuko du Ezker Abertzaleak. Protagonismoa hartzeko eskatzeko dio Lopezi.
- ETAk eraso ekintzen etenaldia iragarri zuen irailaren 5ean.
Irudia | Idiari tiraka mugimendu esanguratsuak izan dira azken hilabetetan | Joxepo | Creative Commons By SA
Ikusi al duzue ETB 2k Egigureni egin dion elkarrizketa? flipatzekoa izan da. zuzenean albistegian, eta Egiguren halakoak esaten ‘PSE alderdiko lehendakaria (bera) linbo moduko batean dagoela, ez da ezertaz enteratzen…’, PSEek elkarrizketak eduki izana ukatu badu berak ezin duela besterik esan… harrigarria izan da!
ikusi.
Biziki murritza geratu zaizu sekuentzia hori. Besteak beste behekoak falta zaizkizu… Errealitate ezkutu baten lagin txiki bat baino ez dira eta “errepasoak” egiterakoan ere ahazten baditugu, gerora egingo ditugun azterketa politikoak ere prentsa burgesak eskaini izenburuen araberakoa badira… galduta gaude.
Iturria: askatu.org
2010-09-14
Guardia Zibilak bederatzi militante independentista atxilotu ditu goizaldean
2010-09-15
Epaileak ezezkoa eman die abokatuek eskaturiko tortura ekiditeko neurriei
2010-09-17
Espetxeratuak izan diren bederatzi euskal herritarrek tortura basatiak salatu dituzte epailearen aurrean
2010-09-25
Guardia Zibilak bi lagun eraman ditu Villabonan gaur goizean autobusetik jaitsiarazita
2010-10-04
Guardia Zibilaren eskuetan tortura latzak jasan dituztela salatu dute Atristainek eta Besarcek
2010-10-06
Konortea galtzeraino jarri diete poltsa Guardia Zibilek azken atxilotuei
Atristainen kasuan ofizioko abokatua ukatu egin zen deklarazio poliziala sinatzera, bere bezeroaren egoera ikusi ondoren.
2010-09-29
Askapenako sei atxilotu espetxeratzeko eta zazpigarrenari bermea jartzeko eskatu du fiskalak
2010-10-22
Gutxienez hamalau gazte independentista atxilotu ditu Espainiako Polizia Nazionalak
2010-10-23
Torturak ekiditeko neurriak hartzeari uko egin dio Grande Marlaska epaileak
Eskerrik asko gehikuntzengatik Iñigo.
Oso interesgarriak dira denak ere eta ezinbestekoak azken hilabetetako gertakarien segida ulertzeko. Nik ere banekien ongi, egin aurretik ere, faltako zitzaizkidala xehetasunak, eta asko geratu zaizkit bidean, bai.