[Azalak] Lehendakariaren agerraldia gaurko prentsan
[Azalak] Lehendakariaren agerraldia gaurko prentsan –
Iñigo Urkullu Lehendakariaren atzoko agerpenak jakinmina handia eragin du.
Batetik, hedabide nagusiek aurreratu zutenez, data aurreratuta hauteskundeak deituko zituelako eta, bestetik, herritar asko azken egunotako hutsuneaz harrituta zeudelako, Zaldibarren jazotakoa argitu ezinik. Bi horiexek izan dira gaurko azaletan irakurri ditugun gai nagusiak.
Berriak “Haserre irten dira kalera” dio, Zaldibarren bildutakoen protesta hizpide hartuta, eta Iñigo Urkulluk hauteskundeak apirilaren 5era aurreratu izanak ere toki nabarmena hartu du azalean. Antzera, baina alderantziz, “vascoek” apirilaren 5ean emango dutela bozka dio, eta azpian, Zaldibarkoaren argazki handi batekin, “Urkulluk luiziaren gaineko erantzunkizunetik salbuetsi du bere gobernua”, azpimarratzen du.
Lerroburuak gorabehera, Deiaren azalean luiziak utzitako zuloak harritu gaitu gehien. Zaldibarko aferak apenas du tokirik Noticias taldearen Bizkaiko hedabidean.
- BERRIA (Iñaki Petxarromanek): “«Zuloaren» barrunbeak”
- EL CORREO (editoriala): “Una legislatura agotada”
- DEIA (editoriala): “Ganar tiempo para Euskadi”
- GARA (editoriala): “Una terrible falta de humanidad y liderazgo”
[Azalak] Lehendakariaren agerraldia gaurko prentsan