BIZILABE, gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdi-ekimena, Tolosaldera iritsi da

BIZILABE, gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdi-ekimena, Tolosaldera iritsi da –

  • Gaur goizean sinatu dute hitzarmena Tolosaldea Garatzen-ek eta Elhuyar-ek, eskualdeko alkateekin batera, Tolosan egindako Bizilabe Tolosaldea-ren aurkezpenean.
  • Tolosaldean, STEAM (Zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak) alorrean eta horiei lotutako profesioetan parte-hartze handiagoa izateko, eskualdeko komunitatearekin hausnartzea eta sustapen lana egitea da proiektuaren helburua.

Tolosaldea GaratzenBIZILABE, gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdi-ekimena, Tolosaldera iritsi da-ek, 2018an onartu zuen TOLOSALDEA SARETZEN Plan Estrategikoan (2018-2025), “Eco-Industria 4.0” lan programaren barruan, “Formazioa eta Talentua barneratzea eta sustatzea” lan ildoa. Testuinguru horretan eta helburu horiei erantzuteko, BIZILABE TOLOSALDEA proiektua abiatu da eskualdean, Elhuyarrekin elkarlanean. Horren adierazle, gaur sinatu dute hitzarmena Iker Urruzola Aizpuruak, Tolosaldea Garatzen-eko Lehendakariak, eta Jon Abril Olaetxeak, Elhuyarreko Zuzendari Nagusiak.  Bertan izan dira, udaletako alkateak ere.

Bizilabe Tolosaldean

STEAM edukietan sakondu eta STEM bokazioak piztearekin, Tolosaldeko beharrei erantzuteko asmoa du, Tolosaldeko Bizilabek. Gaur sinatutako hitzarmenak, honako ekintzak jasotzen ditu:

  1. SARETZEA ETA STEAM ARLOKO TREBAKUNTZA

Hezkuntza arautuko ikastetxeetako arduradunei, Udal teknikariei eta eskualdeko enpresei trebakuntza eskaintzearekin batera, euren STEAM arloarekiko eta Bizilaberekiko konpromisoa lortu nahi da.

  1. ESKUALDEKO GAZTEEN STEAM DIAGNOSIA

Eskualdeko gazteen artean STEAM arloari buruzko eta STEM profesioen inguruko pertzepzio azterketa egingo da.

  1. BIZILABE TOLOSALDERA LOKALIZATU

Eskualdeko herrietan tailerrak eskainiko dira eta urte osoko jarduera jarraitua eskeiniko duen zentro pilotu bat martxan jartzea bilatuko da.

 Elhuyarren filosofiarekin bat

Elhuyarrek elkarlana sustatu nahi du eta nolabait komunitatea eratu, Bizilabe ikerketa-zentroen sarea hedatuz. Beste eragile batzuekin elkarlanean egin nahi ditu proiektuak. Kasu honetan Tolosaldea Garatzenekin eta, beraz, Tolosaldeko Udalekin, eta bailarako enpresa eta eragileekin eramango da aurrera Bizilabe Tolosaldea, eskualdeko gazteek etorkizuneko STEAM alorrean tokia izan dezaten.

Gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdi-ekimena, Tolosaldera iritsi da

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.