Azala eta mamia

Azala eta mamia –

Hainbeste blokeatze, hainbeste traktore bideetan, hainbeste oihu, kexatze, negar… honendako?

Azala eta mamia
Arg: ARGIA

Laborantzak, laborariek erakutsi duten oldarraldiak baditu hainbat iturri. Mina barnatik heldu da. Lehenago, baserri munduaren bihotza zen, eta gorputz guzia biziarentzat zuen. Estatu frantziarrean, laborariak, 1,6 milioi ziren 1982an. Gaur egun, 400.000 petik gara.

Bizimolde bat ahultzen ari… edo hiltzen?

Sistema kapitalistak bultzaturik, laboraria nekazaritzako elikagaien industriaren esklabo bilakatua da aspaldi hontan. Exploitant agricole dela sinetsarazi diote eskolatik haste, baina esklabo modernoa da ororen buru, eta sukarraldi honetan iduri du ukatu nahi lukeen errealitate hori onartzen duela.

Esklaboak askatu nahi baldin badu, ordea, berak pairatzen duen minaren erroetarat so egin beharko du.

FNSEAk mugimenduaren gelditzea hitzartu du estatuarekin GNR (errepideko ez den gasolioa), norma eta diru laguntzetara mugatuz… Azaleko krema ororen buru.

Mamian dira erremedioak. Laborantzari, elikadura burujabetzaren bitartez behar zaio berriz balio bat eman.

Merkatu libretik atera eta herritarren elikatzea lehenetsi. Egalim legea egiazki aplikatuz. Hemen bezala, Iparralde honetan, sor-marka desberdinekin kalitatearen bidea hartuz, erabakigunea hemen zainduz. Eraldaketa hemen atxikiz. Hemengo herritarren elikatzeko EHLGk finkatuak dituen ahuleziak zuzenduz… Mamia hor dugu.

Segur naiz hemen lortzen baldin badugu mahai inguruan jartzen, gu laborariak, ordezkari politikoak eta herritarren sentsibilitate desberdinak, mamirat hel gaitezkeela.

Ipar Euskal Herriko HITZAn argitaratua

Azala eta mamia

Landibarren laborari, ELB sindikatuko idazkari nagusia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude