Auzaskia Ekimena

Auzaskia Ekimena –

Auzaskia Ekimena

Errota zen euskal auzo edo etxaldeen burujabetza-gailur eta -sinboloa. Errota komunala bazen, auzotarrak zinezko unitate autonomo bilakatzen ziren eguneko ogia egiteko. Aldiz, jauntxoarena bazen, diru-iturri eta menperakuntza-tresna bilakatzen zen.

Guk gure errota nahi dugu. Ez dugu jo nahi menperatzailearen atera gure ogia lortzeko, eta horrexegatik jarri dugu abian Auzaskia proiektua.

1. Gaitasunik gabe ez dago burujabetasunik, borondatea ezin baita egin gaitasunik ezean. Euskal Herriak bere baitan dituen gaitasunen metaketan datza burujabetzaranzko bidea, baina horrek esparru orotan antolaturiko nazio bat eskatzen du. Gure Azoka kontsumo-plataformaren bitartez, herri ekonomiaren antolakuntzan eragitea du xede Auzaskia proiektuak.

2. Izan ere, euskal ekoizleen produktuak lehenetsita, ekoizle horien lana goretsi eta duindu egiten da, ekonomia herrikoia indartzen da eta diruaren zirkulazioa euskaldunon esparruanzedarritzen da, eta horrek oihartzuna du herriko gainerako sektoreetan. Euskal ekoizleen produktuak kontsumitu eta sostengatuz, Euskal Herriaren askitasun ekonomikoaren alde ekiteko bide bat eskaintzen du Gure Azoka kontsumo-plataformak.

3. Hurbileko eta baserriko elikagaiak kontsumituz, ekonomia herrikoia indartzeaz gain, ingurumen naturala zaindu eta etxekoen osasuna bermatzen da. Herri, natura eta banako osasuntsu eta orekatuen garrantziaz jakitun, kontsumo arduratsua eta hurbileko ekoizleen produktuak bultzatzea du xede Gure Azoka plataformak.

Izan zaitez Auzaski, hartu parte Gure Azoka kontsumo-plataforman!

Harremanetarako:

gureazoka@auzaskia.eus

+34 688 75 97 43

www.auzaskia.com

Burujabetza Ekonomikorako Nazio Ekimena