Aukera Berria

Aukera Berria –

Paul Bilbao Sarriak

Aurreko astean Europako Kontseiluak Eurogutunaren ebaluazioari lotutako gomendioak argitaratu zituen, eta badira kontuan hartzeko bi elementu.

Lehenik eta behin, Europako Kontseiluak azpimarra jarri du egun langile gutxiegiri eskatzen zaiola euskararen ezagutza. Are gehiago, ohartu da Nafarroan berezko eta ofizialak ez diren hizkuntzak euskara baino gehiago baloratzen direla.

Bigarrenik, Europako Kontseiluak azpimarra jarri du beharrezkoa dela euskara ofiziala ez den eremuetan sustatzea.

Kontua da, bi eremu horietan kamustu zuela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak indarrean zegoen dekretua, eta epaiaren inguruan egindako irakurketan propio esan genuela Eurogutunaren aurkakoa zela.

Euskalgintzak eta gehiengo sindikalak eskatu arren, Gobernuak ez zuen helegitea tarteratu nahi izan; eta aste batzuk beranduago, hara non, Europako Kontseiluak ere bi eremu horietan kezka agertu duela.

Tamalez, honez gero, ez dago helegitea tarteratzerik eta epaia irmoa da. Halere, orain badute aukera hura emendatu eta dekretu berrian bi eremu horietan Europatik datozen oharrei behar bezala erantzuteko.

Aukera Berria

Aukera Berria

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUko idazkari nagusia

2 pentsamendu “Aukera Berria”-ri buruz