Atez ate, askoz ere ederrago
“Atez ate, askoz hobe”. Hala diote zaborraren bilketaren sistema horren aldekoek, baina ez dut -kasu honetan- horren defentsa egiteko asmorik (eta ezta kontrakorik ere). Beste batzuek nahiko lerro eskaintzen dizkiote jada afera horri. Baina trukean, ateen fetitxisten defentsa egin nahi nuke ordea. Izan ere, sinbologia askokoko elementua da atea, edonora sartzeko gainditu beharreko oztopoa, harrera-gunea, hormak gainditzeko bidea…
Ez dira gutxi guzti hori aintzat hartu eta ateei merezi duten itxura (edo are hobea) ematen dietenak, eta adibide batzuk ekarri ditut hona.
Bistan da, halako ateeekin, edozer dela ere askoz ere ederragoa da!