Asmatuko dugu euskal matxinada berria abiarazten?
Asmatuko dugu euskal matxinada berria abiarazten? –
Edurne Benito del Vallek, soziologoa eta Andoni Olariagak, filosofoa ‘Euskal matxinada’ liburua oinarri, solastuko dira apirilak, 27 [asteartea], 18:30etan, zuzenean, Iratzar Fundazioko YouTube kanalean.
Iratzarrek, “Asmatuko dugu euskal matxinada berria abiarazten?” lemapean 3.on-line solasaldia antolatu du apirilak, 27rako, eta bertan, Edurne Benito del Vallek, soziologoa, eta Andoni Olariagak, filosofoa eta ‘Euskal matxinada. Genealogia eta egungo eztabaidak‘ liburuaren idazlea, “euskal matxinadaren” irakasgaietatik matxinada berri baterako osagaietaz solastuko dira.
Iparrorratza bildumaren liburuan, Olariagak, euskal matxinadaren edo matxinaden hastapenak eta bilakaera aztertu ditu. Gaurkotasun handia daukaten hainbat eztabaida aztertuz eta hamarkadetan zehar luzatu edo errepikatu direnak: txanponaren bi aldeak, negoziazioaren mitoa, independentzia, langile klasearen atomizazioa, zerumuga iraultzaileak…
Benito del Vallek eta Andoni Olariagak, solaskideek, gai erabakigarri horiek oinarri hartuta, hainbat galderaren bidez, euskal matxinada berrirako zenbait klabe argitzen saiatuko dira, Berrogeita hamar minututan.
Hitzaldia Iratzar Fundazioko YouTube kanalean egongo da ikus-entzungai, apirilak, 27 [asteartea] 18:30etan, zuzenean, Iratzar Fundazioko YouTube kanalean eta txata zabalik izango dugu galderak luzatu nahi dituenarentzat.