Asko gutsut! Neupe bai…

http://alteretaego.wordpress.com

69_neskek neskekin jolastu nahi dute

Argazkia: Neskek neskekin jolastu nahi dute
Egilea: Mr. Kaplan
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 2204×2448 px (9:10)
Sortze data: 2014/01/16
Latitudea: 43º 16,740´ N
Longitudea: 2º 00,944´ W
Kamera: Canon EOS 5D Mark III
Objektiboa: Canon 50mm f/1.2 L
Distantzia fokala: f6,3
Irekidura: f2,4
Esposizio denbora: 1/160?
Sentikortasun eskala: 200 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Gaur ondo garbituko naiz bidetean: horrela, beharbada, erreparo gutxiago jarriko ditu. Salitan geratzea neukan, ohera etorri ordez. Susmo txarra hartzen diot irekita dagoen txorrota horri…

Igarri egingo dit zertara natorren: ezti-ezti hasiko naiz. Hara, banekien nik! Gaur ere ez dut Salvame Deluxe lasai ikusiko…

Hogei kontatuko dut eskua beherantz eraman aurretik: denbora alde dut. Hemeretzi, hogei… Gaur ere kuleroetako goma zabaldu behar dit ba…

Ez dakit zertarako ixten dituen hankak: laster itxi dituen indar berdinarekin zabalduko ditu. Bueno, hain gaizki ere ez dabil gaur. Lana apur bat errazteagatik ez da ezer gertatuko…

Ireki ditu: ea eskua beherago jaisterik dudan. Listo! Hautsi die goma hauei ere. Primark-era goazen hurrengoan 5eko pack berri bat erosi beharko dut…

Behintzat ez dit gelditzeko esan: telebista ikusten nagoenaren plantak egingo ditut. Bukatuko dugu poligrafoa hasten denerako, ezta? Gehien gustatzen zaidana jartzen duen tonto aurpegia dela aitortu beharra daukat…

Hemen dator inflexio-puntua: ea lehenengo kolpean jaisten dizkiodan pijamako prakak. Ea tiraka hastean pijamako praken goma ere hausten ez duen…

Funda nordikoa koltxoiaren azpian tenkatuta edukitzeko obsesio hori ez dut sekula ulertuko: egunen batean ito egingo naiz hemen behean. Iduna apur bat bihurtuz gero, agian, telebista apur batean ikusteko aukera izango dut…

Ez dakit zergatik ez duen inoiz aitortzen: seguru nago ni beste ari dela gozatzen une honetan. Bueno, begiak itxiko ditut, baina une batez bakarrik…

Egia izango da, azkenean ere, ez dakigula bi gauza batera egiten: beti trabatzen zait galtzontziloa eskumako orkatilan. Nahikoa bekatu usain dator jada hortik behetik. Orain, nire txanda. Hotza egiten du baina…

Hau da gustukoen dudan unea: pijamaren goialdea, barruko kamiseta eta sostenak mugimendu bakarrean kentzea ez da erraza izango, bada! Gainean jarriko natzaio apur batean: hasi, behintzat, nire erritmora hasiko gara…

Hogei urte barru non egongo ote dira? Ni, dena den, saiatuko naiz eurok ahoan sartzeko dudan grina betirako mantentzen. Bai, bai, oraintxe jaitsiko dut burua beheraxeago! Ea hogei urte barru amorru bera erakusten diezun…

Honela jarraituz gero, ezingo dut luzaroan iraun: posturaz aldatzeko une egokia da, horrela haize pixka bat hartuko dut. Ui, ui, ui! Badaki berak ere lartxo ari dela gozatzen. Ea zer nahi duen orain…

Gaur ere ez duela lau hankatan jarri nahi esan baietz! Gaur ere lau hankatan jartzeko eskatuko dit, seguru…

Bueno, ezetzik ez du esan. Ez dakit nola ez dien beste batzuei barrabilen tan-tan-tan horrek barregurarik sortzen. Eskerrak ez zaion askorik falta…

Egarri naiz berriro: banoa iturritik zerbait edatera. Badator bukaera, antza. Zertarako jarri dit muturren aurrean bestela…

Aiiii, ondo egon da. Bueno, ez da gaizki egon…

Asko gutsut! Neupe bai…

Ego dixi.