Askatasuna eskatzearren, mehatxuak
Askatasuna eskatzearren, mehatxuak
Isuna jarri eta atxiki zaitzakete askatasuna eskatzen duen kamiseta bat eramateagatik? Altsasun bai.
Horixe da Alberto Barandiaran kazetari altsasuarrak egin duen salaketa, gaur goizean Iruñeko Sanferminetan herriko gazte batzuei gertatukoaren harira: “`Altsasukoak aske´ lema ilegala dela esan die poliziak Altsasuko hiru gazteri Iruñean. 600 euroko isunarekin mehatxatu dituzte”.
Barandiaran berak horrela kontatu du gertatua, txio segida batean:
Gaur goizeko 8 eta erdietan Altsasuko gazte bat gelditu du Espainiako Poliziak, Iruñean, #Altsasukoakaske zioen kamiseta eramateagatik 1/8
— Alberto Barandiaran (@abarandi) July 9, 2017
Hiru poliziak gelditu eta dokumentazioa eskatu diote: “por llevar esta mierda te vamos a denunciar” 2/8
— Alberto Barandiaran (@abarandi) July 9, 2017
Kamisetan jartzen du: “Etxera #Altsasukoakaske Muntai polizialik ez STOP montajes policiales” 3/8
— Alberto Barandiaran (@abarandi) July 9, 2017
Gazteak galdetu du ea ilegala den kamiseta bat eramatea eta poliziak baietz erantzun dio, “ilegala” dela 4/8
— Alberto Barandiaran (@abarandi) July 9, 2017
Beste bost gazte, Altsasukoak ere bai, hurbildu eta galdetu dute, eta poliziak haietako bi identifikatu eta miatu dituzte 5/8
— Alberto Barandiaran (@abarandi) July 9, 2017
Tentsio handia egon da, eta mehatxatu dituzte: “zuek terroristak zarete, beti taldeka ibiltzen zarete” 6/8
— Alberto Barandiaran (@abarandi) July 9, 2017
Kamisetari argazkia atera eta 600€ko isuna jarriko diotela esan diote gazteari 7/8
— Alberto Barandiaran (@abarandi) July 9, 2017
Ikaragarria. Bizi osorako gartzela ostia pare batengatik (nik neuk okerragoak hartu ditut), gertatu izan balitz dena den. Inork oraindik dudarik du gerran gaudela?
Bestetik, ez dakit Espainiar Monarkia nola libratzen den egiten duen krimenetatik, baina imaginatu dezaket:
https://rsf.org/en/ranking